GURASO ELKARTE BILERA
Eguna: 2016/
06/ 17
Partaideak:
Ximon, Junkal (taldean berria) Lupe, Leire, Silvia, Idoia,
Pablo, Arantza eta Kotte.
Gaiak:
-
Bizikidetza
Farapi:
Pablok, Farapikoek bidalitako balorazioa
irakurtzen du. Egin gabe geratu den bilera, datorren ikasturtearen egitea
erabaki dugu. Bilera honetan, eskolan Bizikidetza batzordea osatzea eskatzea
dugu helburuetariko bat. Batzorde honek erabakiko luke hasitako lanak ze bidea
jarraitu.
Taldeak argi du hasitako
lanarekin jarraitu behar dugula.
Junkalek proposatu du
Berritzegunekoekin hitz egitea.
Baikararekin hitz egitea
interesgarria izan daitekeela ikusi dugu.
Ikasturte hasieran Farapikoekin
bilera bat egitea adostu dugu; bilera honetan hasitakoari ze jarraipena eman
eta nola zehaztea nahiko genuke eta, lan honen aurrekontua eskatu.
Ikasturte honetan egindako
lanaren faktura, orain ordainduko zaie.
-
Datorren
ikasturteko hasierako bilerak:
Datorren irailean bilera bat
egitea erabaki dugu, bertan, gelaz- gela egiten diren hasierakobileretan,
guraso elkarteak zer aurkeztu nahi duen zehaztea da helburua. Era berean, gela
bakoitzeko guraso ordezkari bat izendatzea oso interesgarria ikusten dugu, hau
ere antolatzeko dago.
Jendea lortzea beharrezkoa
ikusten dugu, bilera horietan indarra jarri behar dela argi ikusten dugu.
-
Karguen
aldaketa:
Ikasturte honetan egon garenetik, minimo hiru
pertsonek utziko dute taldea. Horien artean, lehendakaria izan dena, Pablo
Garcia. Lehendakariaren ardura hartzeko Kotte Susperregi prest agertu da, aldez
aurretik, taldearen babes eta laguntza guztiarekin hartzeko animatzen dela argi
utziz. Izen bat behar denez, bera prest agertu da izena emateko baina,
taldearen babesa bermatu nahi izan du denok artean lana egiteko.
Datorren ikasturteari
begira, bi pertsona berri sartuko dira: Junkal eta Maddi.
-
Beheko
eskolako guraso elkartearekin harremana: interesgarri
eta aberasgarri iruditzen zaigu beheko eskolakoekin (Bordari) noizean behin
elkartzea. Hiru hilean behin biltzea aproposa ikusten dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat