Zuengana zuzentzen gara Gure platera gure aukera
ekimenaren bigarren fasean parte har dezazuen eskatzera. Ekimen honek
aldaketa eskatzen du ikastetxe publikoetako jantokian, eta Eusko
Legebiltzarrean eman diren mugimenduak ikusirik, uste dugu momentua
iritsi dela eredu osasuntsuago eta justuago batetara saltoa emateko.
Aurreneko fasean ikerketa bat egin dugu (datorren hilabeteetan
ezagutuko duzue). Ikerketa honek erakusten du egungo eredua ez dela
jasangarria eta porrot egin duela. Hori dela-eta, egungo araudia
aldatzen hasteko eskatu dio EHIGE-k Eusko Jaurlaritzari, horretarako
inplikatuta dauden eragileek osatuko duten mahaia eratuz. Dena dela,
uste dugu lanean jarraitu behar dugula. Horregatik proposatzen dizuegu
2. Fase honetan parte-hartzea.
( Lotura honetan aurkituko dituzue prentsa artikuluak: http://competenciavasca.org/ 2016/03/04/dosier-de-prensa- 04-03-2016-comedores- escolares-de-la-capv/ )
Bigarren fase honetan gida praktiko eta bizi bat egin nahi dugu eskola-jantoki eredu berri batetara trantsizioa egin nahi duten IGE eta ikastetxeentzat.
Honekin batera aldaketa hau egin nahi duten ikastetxeei laguntzeko zerbitzu bat jarriko dugu martxan. Honek artikulatuko ditu ere jasotzen diren eskaerak.
Azkenik, eskola-jantokiei buruzko dokumental honetan parte hartuko dugu: https://www.youtube.com/watch? v=3f_Wu9tOaZE Euskal Herriko errealitatea jaso dezan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat