ASANBLADA:
Eguna: 2016 /05/25.
Ordua: 18:00etan
Bilerara zentroko 7 guraso etorri dira, 5 ama eta bi aita.
Ikasketa burua eta zuzendaria (bileraren bukaeran agertu da, beste bilera
batean baitzegoen), eta guraso elkarteko 7 pertsona.
Orotara: 16 pertsona.
Prestatutakoaren aurkezpena egin dugu, gai desberdinak
azalduz.
Momentu batean, guraso elkarteak presentzia gehiago izan
dezan, ze formulak erabili ditzakegunaren inguruan debatea sortu da. hauek izan
dira aipatutakoak:
- Nola ezagutarazi guraso elkartea zer den?
Zertarako dagoen?...
- Garrantzitsua ikusi dugu adibidez, kurtso
hasieran egiten diren guraso eta tutoreen arteko bileratara joatea. Ideia hau
ez da ateratzen den lehenengo aldiz, power- point bat prest dago hain juxtu
bilera horietan aurkezteko. Aurten ezinbestekotzat jotzen dugu bilera horietara
joatea eta horretan gelditu gara.
- Ama batek, guraso elkarteak diruz laguntzen
dituen ekimen desberdinetara joaten diren gazten gurasoei, nolabait, elkartera
hurbildu daitezen lortzea. Argi dugu
ezinezkoa dela behartzea, hala eta guztiz ere, ideia ona izan daiteke, kontutan
hartzekoa behintzat. Nola izango da zehaztu beharko duguna.
- Ezinbestekoa da komunikazioa landu,
transmisioa alegia.
- Ikasturte honetan, bizikidetzaren inguruan
egindako lanaz baliatu behar dugula ere, argi ikusten dugu. Klabea izan
daiteke.
- Informazioa zabaldu. Garrantzi handia eman
modu desberdinak daudela guraso elkartean parte hartzeko. Modu desberdin
guztiak beharrezkoak dira.
- Argazkiak erabili, bertan dauden pertsonei
arpegia jartze horrek, hurbiltzeko balio dezake.
- Argiago egon behar du guraso elkartearekin
kontaktuan jarri nahi izanez gero, nola egin behar den.
- Sare sozialak ere, tresna ona dela argi
dugu.
- Ama batek, Hondarribia aldizkaria
erabiltzea interesgarria izan daitekeela aipatzen du. Ideia oso ona iruditu
zaigu , erabiltzeko aproposa. Aurten bizikidetzaren inguruan egindako lanari
buruzko informazioa ere, bertan agertzea ondo ikusten dugu.
- Komunikazio batzorde bat osatzea
interesgarria izan daiteke (honi, buelta batzuk eman behar zaizkio, nola egin
eta zer forma eman zehazteko) .
- Joan den urtean atera zen ideia bera agertu
da aurten ere: gela bakoitzeko guraso ordezkari bat izendatzea. Figura hau
egoteari alde on asko ikusten dizkiogu. Zehaztu behar dugu nola egin, guraso
bilera orokorrean edo gelaz- gelako bileretara joatea.
Debatea bukatutzat eman dugu, gehiegi ez luzatze arren, eta
aurrera egin dugu.
Eskola kirola gaiari dagokionez, eta aurten, ikasle bakarra
apuntatu dela kontutan hartuta, ama batek eskolatik eskaintzen jarraitzeak merezi ote duen galdetu du.
Baietz erabaki da.
Bilara amaitzeko, etorritako jendeari eskerrak eman eta,
aurten, guraso elkartearen eta zentroaren arteko harremanak hobera egin duela
aipatu da, positiboa baita.
*Bilera amaitu bezain pronto, ama bat hurbildu da, hasierako
guraso elkartearen berri emateko egin nahi ditugun bilera horiek egiteko,
berarekin kontatzeko.
*Beste ama batek, datorren ikasturtean elkartean sartuko dela
esan digu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat