GURASO
ELKARTEA BILERA
Martxoa
Eguna:
2016/
03/ 9
Partaideak:
Guraso
elkartetik, Idoia, Pablo, Silvia, Arantza Lupe eta Kotte. Eskolatik Gorka Obeso
(ikasketa burua), hiru ikasle, bi
lehenengo batxilergokoak eta bat 4. DBH koa. Farapitik Nicola Foroni etorri da,
Bizikidetza lantzeko prestatu duten txostena aurkeztera. Bileran gaudenok,
proiektuaren fotokopia bana dugu.
Gaiak:
- Bizikidetza:
Nicolak, proposamena sinplea egin dutela kontatzen digu,
xumea. “Hezkuntza komunitatea “berpizteko” prozesu pilotu proposamena. Hauxe
eman dioten izenburua.
Bertan, guraso, ikasle zein irakasleek parte hartuko
dute.
Guztira bost tailer
egingo lirateke:
-
Irakasle/ zuzendaritza taldearekin, 10-12
pertsonez osatutako taldea.
- Gurasoekin,
10-12 pertsonez osatutako taldea
- Ikasleekin bi tailer. Alde batetik 1., 2. eta 3. DBHko
ikasleekin (guztira 26 ikasle), eta beste alde batetik 4. DBHko eta 1. Eta 2.
Batxilergoko ikasleekin ( guztira 24 ikasle)
*Tailer bakoitzak bi ordutako iraupena
izango luke.
Azkenik, bosgarren tailer egingo litzateke, guztiok batera, jasotakoa elkar
trukatzeko. Aurrera joatekotan, nola egin adosteko ere balioko luke tailer
honek. Honen iraupena hiru ordutakoa izango litzateke.
Hitz klabeak: adostasuna, elkarlana …
Behin proposamena entzunda, gure aldetik
hainbat gauza mahai gainean jartzen dira. Alde batetik, nola egin tailer
horietan parte hartuko duen jendea lortzeko?, nola aurkeztu egitasmoa??.
Proiektu hau aurkezten lagungarria
suertatu ahal zaigun idatzi bat prestatzeko eskatzen diogu Farapiko
arduradunari. Egingo dute.
Beste alde batetik, mezu bat behar
dugula argi ikusten dugu, zer nahi dugu?, zertara konbidatzen dugu jendea? …
Geletan ikasleak konbidatzeko, bideo
xume bat ere prestatu daitekeela bururatu zaigu, aurkezpen gisa erabiltzeko.
Adibidez, bi ikasle, bi irakasle eta bi guraso parte hartuz.
Tailerrak
egiteko datak aztertzen hasi gara. Argi ikusten da irakasleekin
eskola ordutegi barruan izan behar duela, parte hartzea ahal den gehien
bermatzeko.
Ikasleekin??. Batzuk diote eskola
ordutegiaren barruan izan behar duela, helburua ere parte hartzera motibatzea
litzateke, ordutegitik kanpo izanez gero, zailagoa izan baitaiteke. Printzipioz
denok argi dugu horrela izan behar duela, ikasketa buruak begiratzeko ardura
hartu du.
Nicolak, idatzia martxoak 15erako
bidaliko digula geratu gara.
Martxoak 18an, bideoa grabatzeko geratu gara. Nortzuk joango garen
zehazteke dago.
Saioak
egiteko, argi dugu apirilean egin behar ditugula, maiatza hilabete zaila baita,
gauza asko izaten baitira.
Apirilak 4 eta 5ean, gelaz- gela
aurkezpena egingo dute, Gorkak lagunduko die.
Gurasoei bideoa ikusteko aukera izan
dezaten, linka bidaliko zaie.
Saioak:
Apirilak 11- 15eko astean. Lau taldeak
batera maiatzaren hasieran egingo genuke. Printzipioz saioak horrela geratuko
lirateke.
Irakasleekin: apirilak 13an, arratsaldeko 15:00etatik- 17:00 etara.
Gurasoekin: apirilak 13an, 18:00etatik- 20:00etara
Ikasleekin: ???’
Saio orokorra: maiatzak 4ean, 17:30etatik- 20:30 etara.
Nicolak alde egiten du.
Opila egunerako pentsatu
duten ekimenaren berri ematen digute. Gurekin kontatzea gustatuko litzaiekeela.
Guk baietz esan diegu.
Bideo lehiaketa bat
antolatzea pentsatuta dute. Saria emateko gurekin kontatzen dutela.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Otsaila
Eguna: 2016/ 02/ 10
Partaideak:
Guraso elkartetik: Pablo, Ximon, Silvia, Idoia, Lupe, Arantza eta Kotte.
Leirek
eta Pilarrek ezin zutela abisatu dute.
Eskolatik:
Gorka (ikasketa burua), Peio ( 4. DBHko tutorea), Aloña
(zuzendaria) eta Pablo
(orientatzailea). Ikasleak: bost ikasle agertu
dira, lau mutil eta neska bat. Hiru ikasle 1. Batxilergokoak eta bi ikasle 4.
DBHkoak.
Kanpotik: Bizikidetza gaia eskolan
lantzen nola hasi gaitezkeen lagunduko digun profesional bat, Nerea Elias, Farapi
taldekoa.
Gaiak:
- Bizikidetza: gaurko bilera berezia da hain zuzen ere Bizikidetza gaia lantzen hasi nahi dugulako. Hau dela eta, “komunitate” honen parte ezberdinak elkartu gara.
Profesionala iritsi bitartean, Pablok bertan
dauden pertsonei gaia azaldu diegu. Ze nahia dugun eta zergatik elkartu garen.
Nerea etorri da. Entzutera datorrela azaltzen
du. Gure aldetik eskatu nahi duguna jasotzera alegia.
Azalpen batzuk ematen dizkiogu. Kezka frente
desberdinetatik datorrela, guraso elkarteak bultzatuta eta eskolaren aldetik
babes osoa duela azaltzen zaio. Bizikidetzaren inguruan zerbait egin nahi
dugula.
Galdeketa batzuk pasa genituela hain zuzen ere,
beharra zein den jaso nahi genuelako. Galdegai hauek irakasle, ikasle zein
gurasoei pasa zitzaien.
Guraso elkartetik atera zen ideia, Bizikidetza
plana errebisatu eta gero. Irakasleek ere, euren artean, hainbat gauza adostu
behar zituztela argi ikusi zuten, adibidez ikasleekin jokatzeko momentuan,
moduak adostu eta bateratzea.
Guraso pertzepzioa Bizikidetza plana
aztertzerakoan, araudian eta arazoetan zentratzen zela izan zen,
eta hau kontutan hartuta, faltan sumatu genuen beste arlo positiboago bat.
Bizikidetza ez da diziplina.
Guraso batzuk lagundu nahi dugu eta aukera
handirik ez genuen ikusten. Toki hori aurkitzeko beharra sumatzen dugu. Ez
genuen aurkitzen non, toki falta nabaria da. Gure nahia gehiago egotea da
(neurtuta noski), lagundu nahi dugu, ekarpenak egin …
Irakasle, ikasle eta guraso elkartzen dituen
espazio baten beharra sumatzen dugu.
Ikasleei entzun egin
behar zaie. Protagonismo gehiago
eman, euren nahiak ezagutu.
Egun irakasleagoarekin komunikazioa hobetu da.
Nahia zubiak eraikitzea da.
Aurten adibidez, institutuan San Tomas jaia egin
da . Bertan ikasleek eta irakasleek parte hartu dute eta giro polita sortzea
lortu dute.
Nereak ikasleei galdetzen die ea eurek ere,
gurasoek aipatutako gune horren falta sumatzen duten. Ikasle batez komunikazio
falta handia ikusten duela aipatzen du. Eskolaren funtzionamenduari buruzko
informazio falta handia adibidez. Bere galdera: gu eragiten digunaz ezin badugu
erabaki? Hau da bere hausnarketa. Aipatzen dute baietz, beraiek gaurko bileran
badaudela baina gainontzeko ikasleek ez dutela honen berririk.
Komentatzen dute ere, gaurkora etorri direnek
ere, ez dutela elkartzeko aukerarik izaten. Nonbait, joan den urtean behin
bakarrik elkartu ziren.
Denok argi ikusten dugu egitura eta mamia behar
dela.
Zein da mamia?, galdetzen du Nereak
Pablo orientatzaileak kontatzen du, joan
den ikasturtean etorri zenean sumatu zuena: ikasle batzuengan zentroarekiko
jarrera ezkorra sumatu zuen, gorrotoa ere oso ikasle gutxi batzuengan izan
bazen ere. Orokortuagoa sumatu zuen ez entzutearenak egitea. Beraiekin
elkartu zenean, jarrera ezkor horrekin lotutako arrazoiak, fundamentuzkoak ez
zirela iruditu zitzaion. Berdintasunari buruz jaso zituen iritziak adibidez,
tristeak iruditu zitzaizkion.
Bilera aurrera, argi uzten da ikasleek zerbait
eskatu nahi izanez gero, tutoreen bitartez egin behar dutela. Batxilergoen
kasuan, tutoretza saiorik ez dutela eta, orientatzailearengana jo behar izaten
dute.
Ikasketa buruak komunikazioa oso ona ez
denarekin ados dagoela esaten du; dena den, aipatu nahi du ikasleen artean
ikastetxearekiko jarrera geldia sumatzen duela. Ikasleak gauzak
proposatzera animatu nahi dituela eta horretan dabilela.
Delegatuaren figurari garrantzia ematea,
prestigioa ematea garrantzitsutzat jotzen dugu guztiok. Egun figura honi ez
baitzaio balore handirik ematen, (oso gutxi ez esate arren).
Delegatu batek nola daki ze inportantea den?.
Edukiz betetzea ezinbestekoa da.
Guzti hau hitz egin ondoren, Nereak (Farapi),
bere lehenengo argazkia eskaintzen digu:
Komunitatearen garrantzia. Hau eraiki beharra dago.
- Honekiko identifikazioa
- Parte hartzailearen sentimendua sustatu
- Komunikazioa zubia, kanalak.
Kolektiboa nahi dugu.
Xumea den zerbaitetik abiatu.
Zenbat denbora dedikatu nahi diogu honi? Nereak
taldeari galdetzen dio.
Bitartean Farapi lan taldekoek gaia nola landu zehazten
joan behar dute. Denok batera lanean hasi, bananduta …
Ikasleak adibidez, goiz batean biltzea eskolak
ondo ikusten du. Gaur etorri direnak gehi delegatuak izan daiteke aukera bat.
Ondoren tutoreen bidez gela kide guztiei landutakoa helarazi.
Aukera ere azken saioa denok batera egitea izan
daiteke.
Momentu honetan 4. DBHko tutorea den irakasleak
hartu du hitza. Desberdina dela zuzendaritza taldean dauden irakasleak eta
eskolako irakasleak. Berak hau argi utzi nahi du, nolabait errealitatea zein
den azaldu nahi du. Bere ustez hau kontutan hartzea ezinbestekoa da.
Jarraian, zentroko euskararen erabilerarekin oso
kezkatuta dagoela azaldu du.
Bilera amaitzear dagoela, Nereak Bizikidetza
Plana eta pasatako galdegaiak eskatzen ditu, lanean jarri ahal izateko.
Emailak trukatzen ditugu, Nereak plangintza
diseinatzean guztioi bidaltzeko gelditu da, aurrekontuarekin batera. Otsailaren
bukaerarako.
19:00ak dira eta bilera amaitutzat eman dugu.
Jarraian Guraso Elkarteko kideak bildu gara
gauza batzuk komentatzeko baitaude.
- Bizikidetza gaia L.H.n (Bordari) lantzen hastea oso interesgarria ikusten dugu. Bertara joan eta zertan ari garen azaltzea pentsatu dugu.
*Guraso elkarteko kideek, galdegaia berriro
beteko dugula erabakiko dugu. Abiapunturen bat izate aldera.
- Diru kontuak: aurtengo kontuak eginak daude. Idoiak Kutxarekin hitz egitea lortu duela azaltzen digu. Hainbat tramite direla eta (domizializazioa) kobratzen dituzten komisioak erdira jaistea lortu duela. Datorren hilabetetik aurrera aplikatzen hasiko dira.Berri ona!
- Eskola kirola: esku baloian apuntatuta zeuden bi ikasleetatik, batek bakarrik jarraitzen du, besteak baja eman du.
- Guraso batek aurkeztutako kezka: hainbat ikasgaietan, ohikoa izaten da irakasleak esandako liburuak ikasleek irakurri beharra. Guraso honek liburu horietako batzuk irakurri izan ditu, beti ere, liburu horrek ze gaia jorratzen duen ezagutzeagatik. Irakurri duen azkenak arreta deitu dio jorratzen dituen gaiak direla eta. Bere kezka da gai horiek, irakurri ondoren, landu egiten diren ala ez. Kasu honetan berak argi du horrelako gai batek lanketa berezia merezi duela.
Guraso elkartean, liburua irakurriko dugula
erabaki dugu, gaia ongi ezagutzeko. Irakurritakoan, ze bide jorratu adostuko
genuke.
*Datorren bilera, martxoaren 9an, arratsaldeko
17: 30etan.