LOMCE-ren aurka dagoen plataforma
Hezkuntza Plataforma Topagunea
http://hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es/
2016/02/08
GURASO ELKARTEA BILERA
GURASO
ELKARTEA BILERA
Eguna:
2016/ 01/13
Partaideak:
Ximon, Arantza, Pablo, Lupe, Idoia eta Kotte.
Leirek, Pilarrek,
Ihintzak eta Silviak ezin dutela etorri abisatu dute.
Gaiak:
- Bizikidetza: Joan
den ikasturtean gai honen inguruan lana egin genuen
Zer egin gaiarekin jarraitzeko:Eskolarekin hitz egiteko geratu gara ea profesionalaren bat ezagutzen duten galdetzeko. Pablo gelditu da eskolarekin hitz egiteko. Nola bideratu? Behin aditua nor den jakitean, aldez aurretik berarekin gelditu egoera zein den azaltzeko, gaia lantzearen zergatia zein den azaltzeko. Saio bat antolatu nahi dugu ikuspegi bateratu bat izateko. Aurre saio honetara, adituaz gain, ordezkari batzuk joatea ere beharrezkotzat jotzen dugu (ikasleak, irakasleak, gurasoak).
2014ko uztailetik 2015ko ekainera ikasturteko laburpen ekonomikoa. Hau aztertzen aritu gara.
2015ko uztailetik 2016ko ekainera bitarteko aurrekontua ere aztertu dugu. Hainbat gauza pentsatu behar dugu dirua kontuan gera ez dadin.
Ekintzak antolatu dirua baitago eta hau, institutuan eta instituturako erabili behar dugu . Momentuan bururatu zaiguna: eskola publikoaren jaia denean, hara joateko plana antolatu eta bertara joan, adibidez.
Baikara. org orrialdean begiratzeko ere geratu gara, bertan ekintza ezberdinak egoten omen dira eta.
- Eskola kirola:
aurten ere eskola kirola badago. Eskubaloia atera da, eskolako bi mutil
apuntatu dira. Ordainketa nola egin argitzeko Arantza geratu da.Bi ikasle hauek
kuota nola pagatu behar duten alegia.
- Organo Gorena: abenduan
egin zen bileran, guraso elkarteko kide bat, Leire, organo goreneko bi
ikasleekin harremanetan jarri zen. Ikasle hauek bileran egindako proposamenari
irteera emateko: telefono mugikorra eskolan ere erabiltzeko aukera izatea.
- Eskolako bloga eta facebooka:
Ximonek hartu du hauek kudeatzeko ardura. Argazkiak jartzea ere interesgarria
ikusten dugu, horrela egiten denaren informazioa beste modu batean ere
zabalduko dugu.
Datorren
bilera otsailaren 10ean, arratsaldeko 17:30 etan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)