GURASO
ELKARTEA BILERA
Eguna:
2015/
12/ 9
Partaideak:
Idoia,
Pablo, Lupe eta Kotte. Gainontzekoak ezin zutela etorri abisatu dute.
Gaiak:
- Diru kontuak Idoia
eta Silvia, Jesus mari eta Kristinarekin (institutuko diru zainak), bildu dira
hainbat gai komentatzeko.
ikasle bakoitzak14,00 euro
jartzen ditu, banaketa honako hau da: 2,00 euro teknologia mintegirako, 5,00
euro materialerako, 5,00 euro irteerentzat eta 2,00 euro Guraso
Elkartearentzat.
Komisioak direla eta,
kutxarekin hitz egiteko geratu dira, kontu honekin urtero diru asko joaten da
eta ea honi irtenbideren bat ematen zaion. Beste entitateekin hitz egiteko
momentu ona dela ikusi dute. Asmoa lehenengo kutxakoekin hitz egitea eta gero
ikusi. Argitu beharra komisio horiek ze kontzeptuetan kobratzen diren.
Institutuko arduradunek,
Eusko Jaurlaritzatik lau partidetatik dirua jasotzen dutela azaldu dute. Ez
dela nahikoa ere aipatu dute, diru asko joaten zaiela hainbat gauzetan.
- Egitasmoak:
- Bizikidetza gaia
berrartu. Prozesu bat ireki, plangintza bat egin. Profesional bat zein izan
daitekeen pentsatzen hasi behar dugu.
- Galdegaiak
berreskuratu, ez dakigu nork dituen, eta aztertu. Iraileko bileran gai honi
buruz aritu ginen, ideia berreskuratu. Zentroarekin ere koordinatzea
beharrezkotzat jotzen dugu. Gorkarekin hitz egin eta denon artean hau martxan
jarri. Pablo gelditu da Gorkarekin hitz egiteko. Ximoni gogorarazi ea galdegai
horien berririk duen.
- Ikasle, irakasle eta gurasoak elkarrekin
konpartitzeko zerbait diseinatu. Garrantzitsua ikusten dugu ikasleen interesak
jasotzea eta hortik abiatzea. Zer gustatuko litzaieke?
Datorren astean kontseiluko
bilera dagoela aprobetxatu gai honi buruz ere hitz egiteko. Bertan ikasle
batzuk egongo direnez, galdetzeko aprobetxatu ea zer dioten. Aloñari eskatuko
diogu hau ere gai zerrendan sartzea.
Momentuan, ikasturtearen
bukaeran eskolan jai bat egitea bururatu zaigu, denok elkarrekin eta denon
parte hartzea sustatuko duen zerbait antolatzea alegia.
- Gurasoei zuzenduta
zerbait antolatu. Interesgarria ikusten dugu egitasmo bat antolatzea. Nola egin
jendea erakartzeko?. Betiko galderaren inguruan aritu gara.
*Datorren
bilera: urtarrilak 13an, asteazkena,
arratsaldeko
17:30
etan.
Gai ordena:
- Bizikidetza. Gorkari bilera honetara
etortzeko eskatuko diogu.
-
Kurtso bukaeran zerbait egin .
-
Diru kontuak.
-
Gurasoekin zerbait antolatu