EGUNA:
2015/ 03/ 11
PARTAIDEAK:
Silvia, Kote, Arantza, Leire, Pablo, Mari Jose eta Kotte.
Ihintza, Pilar, Xabi, Simon eta Eli ez dira etorri.
AZTERTUTAKO
GAIAK:
GURASO
ELKARTEA, LOGOA: Saria zein izan daitekeen aztertu ondoren,
250,00 euroko Fnac-en erabiltzeko ondo dagoela adosten dugu.
Logoa aukeratzeko epai mahaian nortzuk egongo dira:
Ikasle ohiak: Gaizka Diaz, Naiara Goikoetxea eta
Joseba Ponce da ere atera den izen bat. Institutuko bi irakasle. Profesional
bat, Manu edo Judas eta Guraso elkarteko Silvia eta Xabi.
Web orrian oinarriak zintzilikatuko ditugu martxoak
20rako. Tutoreek ere gelan esatea komenigarria ikusten dugu.
WEB ORRIA:
Gurasoen pestaña kudeatzeko baimenak
baditugu. Blog batera joan eta guk kudeatuko dugu. Joseba Larretxeak honi
hasiera eman behar dio.
Hau egin behar dela eta, Groups egiten berriro
saiatuko gara.
BATXILERGO
TALDEETAN PROIEKTOREA: 1. Batxilergo hiru gela dira eta 2.
Batxilergoan bi gela. Azken hauetan obrak behar dituztela eta, momentuz bertan
behera geratuko da.
Dugun diruarekin lau ordainduko genituzke,
bosgarrena eskolari ordaintzeko proposamena luzatuko diogu.
Hiru ekipo eskatuko ditugu, bakoitzak 2.000 mila
euro balio ditu. Jesuseri bidaliko diogu eta eurek kudeatzea da ideia.
Bi aukera ordainketa egiteko: Faktura gure izenean
jarri justifikatzeko edo guk zentroari dirua ematea beraiek eros dezatela.
Pablo Baikaran galdetu duela ea bietatik zein den hoberena.