GURASO
ELKARTEA:
Eguna:
2016/10/20
Partaideak: Lupe, Pilar, Junkal Amunarriz, Nagore
(partaide berria) eta Kotte. Institutotik Gorka Obeso etorri da.
Landutako
gaia:
- Bizikidetza: Gaurko
bileraren helburua, ikasketa buruarekin biltzea zen, Farapi taldearekin
egindako azken bileraren berri ematea.
Hasieran, guk bilera horren
laburpena aurkeztu dugu. Esateko genuena entzun ondoren, ikasketa buruak bere
iritzia azaldu du. Alde batetik, ez du oso argi ikusten Farapi taldearekin
lanean jarraitu behar dugun, edo, dagoeneko gai garen nolabait guk egin
beharrekoa bakarrik egiteko, hau da, dinamizatzaile figurarik gabe.
Helburuak zehaztu behar
ditugula ere argi ikusten du. Bururatzen zaion proposamen bat
adibidez:behin Talaia Martxan Batzordea
osatuta, bi hilabetean behin, guraso, ikasleak eta irakasleak elkartu eta gaia
landu, foro bat alegia.
Argi azaldu du eskolak
proiektu asko dituela eta, askotan ezin denetara iritsi. Nahiz eta Farapik
dinamizatu, ikusten du lanaren zati handi bat eskolarengan eroriko dela, eta
honek ez duela errazten.
Gure aldetik, azaltzen
dugu, guk berriz, oso argi ikusten dugula hasiera honetan Farapiren laguntza
behar dugula, beldurra ematen digula batzorde horrek, hasi bezain pronto,
indarrik gabe geratzea eta, hain zuzen ere, dinamizatzaileekin lan eginda,
batzordea sendotu eta indartu egingo litzatekeela.
Ikasketa buruak diru kopuru
hori, horretan gastatzea ere ez duela argi ikusten esan du. Ikasle batzuk ere
“kexatu” omen dira zenbat dirua gastatu den jakin dutenean.
Ez al da garaia gure
aldetik, bakarrik funtzionatzeko?.
Produktua erosi behar al
dugu jakin gabe ondo funtzionatuko duen ala ez?
Dinamizatzaileak egotea oso
interesgarria eta aberatsa izan daitekeen arren, eskolak lan karga izango
duela.
Era berean, eskolak
ekonomikoki laguntzea batere argi ez duela azaldu du. Elkartea prest dagoela finantzatzeko erantzun zaio.
Atera den beste
proposamena: kanpoko aholkulari bezala funtzionatzeko Farapi prest egongo
litzateke?. Hau da, laguntza puntuala eskaintzeko?
Denok argi dugu, ikasleak
nola erakarri, hor dugula erronka.
Izendatuta izan daitezen baino, hobe norberak bere burua aurkeztea, interesa
duelako eta ez joan behar duela esan diotelako. Guretzat hori da gakoetariko
bat.
Ondorioak: momentuz Farapi
taldearekin genuen proposamena aparkatu, ez baztertu eta, ikasleei, gelaz- gela
proiektu honen berri emateko, bideo erakargarri bat egin (pasa den urtean,
ideia atera zen baina ez genuen gauzatu). Bideoari ze edukia eta ze forma eman
zehazteko, bi- hiru irakasle eta beste hainbeste guraso elkartzeko geratu gara.
Egin beharrekoak:
Ø Datorren
bilera honen eguna jarri eta nortzuk joango diren zehaztu.
Ø Farapi
taldeari guzti honen berri eman.