2016/11/22

2016ko urriko akta



GURASO ELKARTEA:

Eguna: 2016/10/20
Partaideak: Lupe, Pilar, Junkal Amunarriz, Nagore (partaide berria) eta Kotte. Institutotik Gorka Obeso etorri da.

Landutako gaia:
-      Bizikidetza: Gaurko bileraren helburua, ikasketa buruarekin biltzea zen, Farapi taldearekin egindako azken bileraren berri ematea. 

Hasieran, guk bilera horren laburpena aurkeztu dugu. Esateko genuena entzun ondoren, ikasketa buruak bere iritzia azaldu du. Alde batetik, ez du oso argi ikusten Farapi taldearekin lanean jarraitu behar dugun, edo, dagoeneko gai garen nolabait guk egin beharrekoa bakarrik egiteko, hau da, dinamizatzaile figurarik gabe.

Helburuak zehaztu behar ditugula ere argi ikusten du. Bururatzen zaion proposamen bat adibidez:behin  Talaia Martxan Batzordea osatuta, bi hilabetean behin, guraso, ikasleak eta irakasleak elkartu eta gaia landu, foro bat alegia.

Argi azaldu du eskolak proiektu asko dituela eta, askotan ezin denetara iritsi. Nahiz eta Farapik dinamizatu, ikusten du lanaren zati handi bat eskolarengan eroriko dela, eta honek ez duela errazten.

Gure aldetik, azaltzen dugu, guk berriz, oso argi ikusten dugula hasiera honetan Farapiren laguntza behar dugula, beldurra ematen digula batzorde horrek, hasi bezain pronto, indarrik gabe geratzea eta, hain zuzen ere, dinamizatzaileekin lan eginda, batzordea sendotu eta indartu egingo litzatekeela.

Ikasketa buruak diru kopuru hori, horretan gastatzea ere ez duela argi ikusten esan du. Ikasle batzuk ere “kexatu” omen dira zenbat dirua gastatu den jakin dutenean.
Ez al da garaia gure aldetik, bakarrik funtzionatzeko?.

Produktua erosi behar al dugu jakin gabe ondo funtzionatuko duen ala ez?
Dinamizatzaileak egotea oso interesgarria eta aberatsa izan daitekeen arren, eskolak lan karga izango duela.

Era berean, eskolak ekonomikoki laguntzea batere argi ez duela azaldu du. Elkartea  prest dagoela finantzatzeko erantzun zaio.

Atera den beste proposamena: kanpoko aholkulari bezala funtzionatzeko Farapi prest egongo litzateke?. Hau da, laguntza puntuala eskaintzeko?

Denok argi dugu, ikasleak nola  erakarri, hor dugula erronka. Izendatuta izan daitezen baino, hobe norberak bere burua aurkeztea, interesa duelako eta ez joan behar duela esan diotelako. Guretzat hori da gakoetariko bat.

Ondorioak: momentuz Farapi taldearekin genuen proposamena aparkatu, ez baztertu eta, ikasleei, gelaz- gela proiektu honen berri emateko, bideo erakargarri bat egin (pasa den urtean, ideia atera zen baina ez genuen gauzatu). Bideoari ze edukia eta ze forma eman zehazteko, bi- hiru irakasle eta beste hainbeste guraso elkartzeko geratu gara.

Egin beharrekoak:
Ø  Datorren bilera honen eguna jarri eta nortzuk joango diren zehaztu.
Ø  Farapi taldeari guzti honen berri eman.

2016ko Iraileko akta


GURASO ELKARTEA:
Eguna: 2016/ 09/ 21
Partaideak: Lupe, Arantza, Idoia, Leire,Pablo eta Kotte. Bestetik, Farapi taldeko Nikola eta Nerea etorri dira.
Landutako gaia: Gaurko bilerak, joan den urtean Farapi taldearekin, Bizikidetza lantzeko egindako ekimenaren ebaluazio egiteko helburua izan du. Guztiok ados agertu gara, esperientzia ona eta emankorra izan zela.
Prozesua indartzeko amoz, aurten ere, ekimenarekin jarraitzeko asmoa dugu. Guztia antolatzeko, guraso elkarteak eskolako zuzendariarekin hitz egingo du,Organo Gorenerako bilera hitzartzeko eta bertan guztia azaltzeko. 
Ikasle, irakasle eta gurasoen ordezkariak izendatzea da helburua; lan honetan zentratuko den batzordea eratzea alegia.
Farapi taldekoek aurkeztutako aurrekontua onartu egin da.
*Datorren bilera: irailaren 28, arratsaldeko 17:30 etan.