2016/09/14

Ekaineko akta



GURASO ELKARTE BILERA

Eguna: 2016/ 06/ 17

Partaideak: Ximon, Junkal (taldean berria) Lupe, Leire, Silvia, Idoia, Pablo, Arantza eta Kotte.

Gaiak:
-      Bizikidetza Farapi: 
    Pablok, Farapikoek bidalitako balorazioa irakurtzen du. Egin gabe geratu den bilera, datorren ikasturtearen egitea erabaki dugu. Bilera honetan, eskolan Bizikidetza batzordea osatzea eskatzea dugu helburuetariko bat. Batzorde honek erabakiko luke hasitako lanak ze bidea jarraitu.
Taldeak argi du hasitako lanarekin jarraitu behar dugula.
Junkalek proposatu du Berritzegunekoekin hitz egitea.
Baikararekin hitz egitea interesgarria izan daitekeela ikusi dugu.
Ikasturte hasieran Farapikoekin bilera bat egitea adostu dugu; bilera honetan hasitakoari ze jarraipena eman eta nola zehaztea nahiko genuke eta, lan honen aurrekontua eskatu.
Ikasturte honetan egindako lanaren faktura, orain ordainduko zaie.

-      Datorren ikasturteko hasierako bilerak:
    Datorren irailean bilera bat egitea erabaki dugu, bertan, gelaz- gela egiten diren hasierakobileretan, guraso elkarteak zer aurkeztu nahi duen zehaztea da helburua. Era berean, gela bakoitzeko guraso ordezkari bat izendatzea oso interesgarria ikusten dugu, hau ere antolatzeko dago.
Jendea lortzea beharrezkoa ikusten dugu, bilera horietan indarra jarri behar dela argi ikusten dugu.

-      Karguen aldaketa:
    Ikasturte honetan egon garenetik, minimo hiru pertsonek utziko dute taldea. Horien artean, lehendakaria izan dena, Pablo Garcia. Lehendakariaren ardura hartzeko Kotte Susperregi prest agertu da, aldez aurretik, taldearen babes eta laguntza guztiarekin hartzeko animatzen dela argi utziz. Izen bat behar denez, bera prest agertu da izena emateko baina, taldearen babesa bermatu nahi izan du denok artean lana egiteko.
Datorren ikasturteari begira, bi pertsona berri sartuko dira: Junkal eta Maddi.

-      Beheko eskolako guraso elkartearekin harremana: interesgarri eta aberasgarri iruditzen zaigu beheko eskolakoekin (Bordari) noizean behin elkartzea. Hiru hilean behin biltzea aproposa ikusten dugu.