2016/07/10

Gure platera gure aukera

Mezu hau bidali digute gurasoen artean zabaltzeko:



       Zuengana zuzentzen gara Gure platera gure aukera ekimenaren bigarren fasean parte har dezazuen eskatzera. Ekimen honek aldaketa eskatzen du ikastetxe publikoetako jantokian, eta Eusko Legebiltzarrean eman diren mugimenduak ikusirik, uste dugu momentua iritsi dela eredu osasuntsuago eta justuago batetara saltoa emateko.

       Aurreneko fasean ikerketa bat egin dugu (datorren hilabeteetan ezagutuko duzue). Ikerketa honek erakusten du egungo eredua ez dela jasangarria eta porrot egin duela. Hori dela-eta, egungo araudia aldatzen hasteko eskatu dio EHIGE-k Eusko Jaurlaritzari, horretarako inplikatuta dauden eragileek osatuko duten mahaia eratuz. Dena dela, uste dugu lanean jarraitu behar dugula. Horregatik proposatzen dizuegu 2. Fase honetan parte-hartzea.

       ( Lotura honetan aurkituko dituzue prentsa artikuluak: http://competenciavasca.org/2016/03/04/dosier-de-prensa-04-03-2016-comedores-escolares-de-la-capv/  )

       Bigarren fase honetan gida praktiko eta bizi bat egin nahi dugu eskola-jantoki eredu berri batetara trantsizioa egin nahi duten IGE eta ikastetxeentzat.

       Honekin batera aldaketa hau egin nahi duten ikastetxeei laguntzeko zerbitzu bat jarriko dugu martxan. Honek artikulatuko ditu ere jasotzen diren eskaerak.

        Azkenik, eskola-jantokiei buruzko dokumental honetan parte hartuko dugu: https://www.youtube.com/watch?v=3f_Wu9tOaZE  Euskal Herriko errealitatea jaso dezan.

GURASO ELKARTEAREN ASANBLADAKO AKTA



ASANBLADA:
Eguna: 2016 /05/25.
Ordua: 18:00etan
Bilerara zentroko 7 guraso etorri dira, 5 ama eta bi aita. Ikasketa burua eta zuzendaria (bileraren bukaeran agertu da, beste bilera batean baitzegoen), eta guraso elkarteko 7 pertsona.
Orotara: 16 pertsona.
Prestatutakoaren aurkezpena egin dugu, gai desberdinak azalduz.

Momentu batean, guraso elkarteak presentzia gehiago izan dezan, ze formulak erabili ditzakegunaren inguruan debatea sortu da. hauek izan dira aipatutakoak:

- Nola ezagutarazi guraso elkartea zer den? Zertarako dagoen?...

- Garrantzitsua ikusi dugu adibidez, kurtso hasieran egiten diren guraso eta tutoreen arteko bileratara joatea. Ideia hau ez da ateratzen den lehenengo aldiz, power- point bat prest dago hain juxtu bilera horietan aurkezteko. Aurten ezinbestekotzat jotzen dugu bilera horietara joatea eta horretan gelditu gara.

- Ama batek, guraso elkarteak diruz laguntzen dituen ekimen desberdinetara joaten diren gazten gurasoei, nolabait, elkartera hurbildu daitezen  lortzea. Argi dugu ezinezkoa dela behartzea, hala eta guztiz ere, ideia ona izan daiteke, kontutan hartzekoa behintzat. Nola izango da zehaztu beharko duguna.

- Ezinbestekoa da komunikazioa landu, transmisioa alegia.

- Ikasturte honetan, bizikidetzaren inguruan egindako lanaz baliatu behar dugula ere, argi ikusten dugu. Klabea izan daiteke.
- Informazioa zabaldu. Garrantzi handia eman modu desberdinak daudela guraso elkartean parte hartzeko. Modu desberdin guztiak beharrezkoak dira.
- Argazkiak erabili, bertan dauden pertsonei arpegia jartze horrek, hurbiltzeko balio dezake.

- Argiago egon behar du guraso elkartearekin kontaktuan jarri nahi izanez gero, nola egin behar den.

- Sare sozialak ere, tresna ona dela argi dugu.

- Ama batek, Hondarribia aldizkaria erabiltzea interesgarria izan daitekeela aipatzen du. Ideia oso ona iruditu zaigu , erabiltzeko aproposa. Aurten bizikidetzaren inguruan egindako lanari buruzko informazioa ere, bertan agertzea ondo ikusten dugu.

- Komunikazio batzorde bat osatzea interesgarria izan daiteke (honi, buelta batzuk eman behar zaizkio, nola egin eta zer forma eman zehazteko) .

- Joan den urtean atera zen ideia bera agertu da aurten ere: gela bakoitzeko guraso ordezkari bat izendatzea. Figura hau egoteari alde on asko ikusten dizkiogu. Zehaztu behar dugu nola egin, guraso bilera orokorrean edo gelaz- gelako bileretara joatea.
Debatea bukatutzat eman dugu, gehiegi ez luzatze arren, eta aurrera egin dugu.
Eskola kirola gaiari dagokionez, eta aurten, ikasle bakarra apuntatu dela kontutan hartuta, ama batek eskolatik eskaintzen  jarraitzeak merezi ote duen galdetu du. Baietz erabaki da. 

Bilara amaitzeko, etorritako jendeari eskerrak eman eta, aurten, guraso elkartearen eta zentroaren arteko harremanak hobera egin duela aipatu da, positiboa baita.

*Bilera amaitu bezain pronto, ama bat hurbildu da, hasierako guraso elkartearen berri emateko egin nahi ditugun bilera horiek egiteko, berarekin kontatzeko.

*Beste ama batek, datorren ikasturtean elkartean sartuko dela esan digu.