2016/05/22

Apirileko akta

GURASO ELKARTEA BILERA
Eguna: 2016/ 04/ 20
Partaideak: Pablo, Idoia, Leire, Lupe, Ximon, Arantza eta Kotte
Gaiak:
  • Bizikidetza: apirilak 13an, Farapi Antropologia Aplikatuaren Aholkularitza taldearekin, egindako guraso saioa komentatu dugu. Bertara14 guraso hurbildu ginen, bost aita eta 9 ama. Gustura aritu ginen eta saio emankorra izan zela denok ados gaude. Maiatzaren 4ean, Farapi taldearekin lan egin dugun guztiok, elkarrekin saio bat egingo dugu (irakasleak, ikasleak eta gurasoak).
  • Asanblada: maiatzak 25ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izango da. Bertan hainbat gai azalduko ditugu:
  • Aurkezpena
  • Bizikidetza proiektua
  • Diru kontuak
  • Sare sozialak
  • Eskolatik  kanpoko ekintzak
  • Ikuskariarekin, ikasle baten harira, egindako bilerak.
  • Jendea elkartean parte hartzeko animatu.
Azken honetan indarra berezia jarri behar dugula argi ikusten dugu. Datorren ikasturtean taldeko bi pertsonek utziko baitute eta hiru pertsonek ez dakite ziur jarraituko duten ala ez. Gauzak horrela, taldean oso jende gutxi gera daitekeenez kontutan hartuta, jendea lortzea garrantzitsua da.
Honetaz hitz egiten ari ginela, Pablok ideia bat bota du. Guraso elkartea ez dela izan behar, guraso eta aitona-amona elkartea baizik. Eta ez duela bromaz esaten. Gai honi buelta batzuk emango dizkiogula gelditu gara.

Asanbladarako power- pointa prestatzeko Pablo geratu da.
Asanblaada egunean, dena prestatzeko  ordu bat lehenago geratu gara, arratsaldeko 17:00etan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina