http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/
BIGE, Baikara, Denon Eskola, IkasBi eta Eskola Txikiak federazioek osatzen dute EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea. Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen elkartea da, EAEko elkarteen %90 baino gehiago
barne hartzen baitu. Ohartuta dago giza eta pedagogia kalitateko Euskal
Hezkuntza Publikoaren aldeko lana koordinatu beharra dagoela, partaide
guztien borondateekin bat eginda, elkarrenganako begirunean eta
askatasunean oinarriturik. Honako lan egiteko moldea dauka: ahalik eta
akordio gehien lortzea, partaide guztien oniritziaz. Konfederazioa
Euskal Herriko Berezko Sistema bat lortzearen aldeko da eta Euskarak
Euskal Herri osoan ofiziala izan behar duelako ustean gaude.
Horretarako, euskal eskola euskaldun,
aurrerakoi, askotariko, laiko, berritzaile, autonomiadun eta kudeaketa
demokratikokoa proposatzen dugu, gurasoek hezkuntza prozesu osoan esku
har dezaten eta, hezkuntza-erkidegoko gainerako kideek bezala,
erabakitzeko ahalmena izan dezaten euren seme-alaben heziketari eragiten
dioten gai guztiei buru.
Ordezkatzen dituen Elkarteen bidez,
Euskal Eskola Publikoko gurasoen ekimenak jaso, defendatu eta hauen
beharrei erantzutea da bere helburua. Hala, gure seme-alabek hezkuntza
hobeagoa izango dute eta bitarteko hoberenak prestakuntza pertsonal eta
profesional sendoa lortzeko.
