2016/04/03

Otsaila eta Martxoko aktak


GURASO ELKARTEA BILERA
 


Martxoa

Eguna: 2016/ 03/ 9
Partaideak: Guraso elkartetik, Idoia, Pablo, Silvia, Arantza Lupe eta Kotte. Eskolatik Gorka Obeso (ikasketa burua),  hiru ikasle, bi lehenengo batxilergokoak eta bat 4. DBH koa. Farapitik Nicola Foroni etorri da, Bizikidetza lantzeko prestatu duten txostena aurkeztera. Bileran gaudenok, proiektuaren fotokopia bana dugu.
Gaiak:
-       Bizikidetza:
Nicolak, proposamena sinplea egin dutela kontatzen digu, xumea. “Hezkuntza komunitatea “berpizteko” prozesu pilotu proposamena. Hauxe eman dioten izenburua.
Bertan, guraso, ikasle zein irakasleek parte hartuko dute.
Guztira bost tailer egingo lirateke:
-        Irakasle/ zuzendaritza taldearekin, 10-12 pertsonez osatutako taldea.
-       Gurasoekin, 10-12 pertsonez osatutako taldea
-       Ikasleekin bi tailer. Alde batetik 1., 2. eta 3. DBHko ikasleekin (guztira 26 ikasle), eta beste alde batetik 4. DBHko eta 1. Eta 2. Batxilergoko ikasleekin ( guztira 24 ikasle)
*Tailer bakoitzak bi ordutako iraupena izango luke.
Azkenik, bosgarren tailer egingo  litzateke, guztiok batera, jasotakoa elkar trukatzeko. Aurrera joatekotan, nola egin adosteko ere balioko luke tailer honek. Honen iraupena hiru ordutakoa izango litzateke.
Hitz klabeak: adostasuna, elkarlana …

Behin proposamena entzunda, gure aldetik hainbat gauza mahai gainean jartzen dira. Alde batetik, nola egin tailer horietan parte hartuko duen jendea lortzeko?, nola aurkeztu egitasmoa??.
Proiektu hau aurkezten lagungarria suertatu ahal zaigun idatzi bat prestatzeko eskatzen diogu Farapiko arduradunari. Egingo dute.

Beste alde batetik, mezu bat behar dugula argi ikusten dugu, zer nahi dugu?, zertara konbidatzen dugu jendea? …
Geletan ikasleak konbidatzeko, bideo xume bat ere prestatu daitekeela bururatu zaigu, aurkezpen gisa erabiltzeko. Adibidez, bi ikasle, bi irakasle eta bi guraso parte hartuz.

Tailerrak egiteko datak aztertzen hasi gara. Argi ikusten da irakasleekin eskola ordutegi barruan izan behar duela, parte hartzea ahal den gehien bermatzeko.
Ikasleekin??. Batzuk diote eskola ordutegiaren barruan izan behar duela, helburua ere parte hartzera motibatzea litzateke, ordutegitik kanpo izanez gero, zailagoa izan baitaiteke. Printzipioz denok argi dugu horrela izan behar duela, ikasketa buruak begiratzeko ardura hartu du.
 Nicolak, idatzia martxoak 15erako bidaliko digula geratu gara.
 
Martxoak 18an, bideoa grabatzeko geratu gara. Nortzuk joango garen zehazteke dago.
Saioak egiteko, argi dugu apirilean egin behar ditugula, maiatza hilabete zaila baita, gauza asko izaten baitira.
Apirilak 4 eta 5ean, gelaz- gela aurkezpena egingo dute, Gorkak lagunduko die.
Gurasoei bideoa ikusteko aukera izan dezaten, linka bidaliko zaie.

Saioak:
Apirilak 11- 15eko astean. Lau taldeak batera maiatzaren hasieran egingo genuke. Printzipioz saioak horrela geratuko lirateke.

Irakasleekin: apirilak 13an, arratsaldeko 15:00etatik- 17:00 etara.
Gurasoekin: apirilak 13an, 18:00etatik- 20:00etara
Ikasleekin: ???’
Saio orokorra: maiatzak 4ean, 17:30etatik- 20:30 etara.
Nicolak alde egiten du.

-       Ikasleen proposamena:  
Opila egunerako pentsatu duten ekimenaren berri ematen digute. Gurekin kontatzea gustatuko litzaiekeela. Guk baietz esan diegu.
Bideo lehiaketa bat antolatzea pentsatuta dute. Saria emateko gurekin kontatzen dutela.

 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Otsaila


Eguna: 2016/ 02/ 10
Partaideak:
Guraso elkartetik: Pablo, Ximon, Silvia, Idoia, Lupe, Arantza eta Kotte.
            Leirek eta Pilarrek ezin zutela abisatu dute.
Eskolatik: Gorka (ikasketa burua), Peio ( 4. DBHko tutorea), Aloña         (zuzendaria) eta Pablo (orientatzailea). Ikasleak: bost ikasle agertu dira, lau mutil eta neska bat. Hiru ikasle 1. Batxilergokoak eta bi ikasle 4. DBHkoak.
Kanpotik: Bizikidetza gaia eskolan lantzen nola hasi gaitezkeen lagunduko digun profesional bat, Nerea Elias, Farapi taldekoa.
Gaiak:
  • Bizikidetza: gaurko bilera berezia da hain zuzen ere Bizikidetza gaia lantzen hasi nahi dugulako. Hau dela eta, “komunitate” honen parte ezberdinak elkartu gara.
Profesionala iritsi bitartean, Pablok bertan dauden pertsonei gaia azaldu diegu. Ze nahia dugun eta zergatik elkartu garen.
Nerea etorri da. Entzutera datorrela azaltzen du. Gure aldetik eskatu nahi duguna jasotzera alegia.
Azalpen batzuk ematen dizkiogu. Kezka frente desberdinetatik datorrela, guraso elkarteak bultzatuta eta eskolaren aldetik babes osoa duela azaltzen zaio. Bizikidetzaren inguruan zerbait egin nahi dugula.
Galdeketa batzuk pasa genituela hain zuzen ere, beharra zein den jaso nahi genuelako. Galdegai hauek irakasle, ikasle zein gurasoei  pasa zitzaien.
Guraso elkartetik atera zen ideia, Bizikidetza plana errebisatu eta gero. Irakasleek ere, euren artean, hainbat gauza adostu behar zituztela argi ikusi zuten, adibidez ikasleekin jokatzeko momentuan, moduak adostu eta bateratzea.
Guraso pertzepzioa Bizikidetza plana aztertzerakoan,  araudian eta arazoetan zentratzen zela  izan zen, eta hau kontutan hartuta, faltan sumatu genuen beste arlo positiboago bat. Bizikidetza ez da diziplina.
Guraso batzuk lagundu nahi dugu eta aukera handirik ez genuen ikusten. Toki hori aurkitzeko beharra sumatzen dugu. Ez genuen aurkitzen non, toki falta nabaria da. Gure nahia gehiago egotea da (neurtuta noski), lagundu nahi dugu, ekarpenak egin …
Irakasle, ikasle eta guraso elkartzen dituen espazio baten beharra sumatzen dugu.
Ikasleei entzun egin behar zaie. Protagonismo gehiago eman, euren nahiak ezagutu.
Egun irakasleagoarekin komunikazioa hobetu da. Nahia zubiak eraikitzea da.
Aurten adibidez, institutuan San Tomas jaia egin da . Bertan ikasleek eta irakasleek parte hartu dute eta giro polita sortzea lortu dute.
Nereak ikasleei galdetzen die ea eurek ere, gurasoek aipatutako gune horren falta sumatzen duten. Ikasle batez komunikazio falta handia ikusten duela aipatzen du. Eskolaren funtzionamenduari buruzko informazio falta handia adibidez. Bere galdera: gu eragiten digunaz ezin badugu erabaki? Hau da bere hausnarketa. Aipatzen dute baietz, beraiek gaurko bileran badaudela baina gainontzeko ikasleek ez dutela honen berririk.
Komentatzen dute ere, gaurkora etorri direnek ere, ez dutela elkartzeko aukerarik izaten. Nonbait, joan den urtean behin bakarrik elkartu ziren.
Denok argi ikusten dugu egitura eta mamia behar dela.
Zein da mamia?, galdetzen du Nereak
Pablo orientatzaileak  kontatzen du, joan den ikasturtean etorri zenean sumatu zuena: ikasle batzuengan zentroarekiko jarrera ezkorra sumatu zuen, gorrotoa ere oso ikasle gutxi batzuengan izan bazen ere.  Orokortuagoa sumatu zuen ez entzutearenak egitea. Beraiekin elkartu zenean, jarrera ezkor horrekin lotutako arrazoiak, fundamentuzkoak ez zirela iruditu zitzaion. Berdintasunari buruz jaso zituen iritziak adibidez, tristeak iruditu zitzaizkion.
Bilera aurrera, argi uzten da ikasleek zerbait eskatu nahi izanez gero, tutoreen bitartez egin behar dutela. Batxilergoen kasuan, tutoretza saiorik ez dutela eta, orientatzailearengana jo behar izaten dute.
Ikasketa buruak komunikazioa oso ona ez denarekin ados dagoela esaten du; dena den, aipatu nahi du ikasleen artean ikastetxearekiko  jarrera geldia sumatzen duela. Ikasleak gauzak proposatzera animatu nahi dituela eta horretan dabilela.
Delegatuaren figurari garrantzia ematea, prestigioa ematea garrantzitsutzat jotzen dugu guztiok. Egun figura honi ez baitzaio balore handirik  ematen, (oso gutxi ez esate arren).
Delegatu batek nola daki ze inportantea den?. Edukiz betetzea ezinbestekoa da.
Guzti hau hitz egin ondoren, Nereak (Farapi), bere lehenengo argazkia eskaintzen digu:
Komunitatearen garrantzia. Hau eraiki beharra dago.
  • Honekiko identifikazioa
  • Parte hartzailearen sentimendua sustatu
  • Komunikazioa zubia, kanalak.
Kolektiboa nahi dugu.
Xumea den zerbaitetik abiatu.
Zenbat denbora dedikatu nahi diogu honi? Nereak taldeari galdetzen dio.
Bitartean Farapi lan taldekoek gaia nola landu zehazten joan behar dute. Denok batera lanean hasi, bananduta …
Ikasleak adibidez, goiz batean biltzea eskolak ondo ikusten du. Gaur etorri direnak gehi delegatuak izan daiteke aukera bat. Ondoren tutoreen bidez gela kide guztiei landutakoa helarazi.
Aukera ere azken saioa denok batera egitea izan daiteke.
Momentu honetan 4. DBHko tutorea den irakasleak hartu du hitza. Desberdina dela zuzendaritza taldean dauden irakasleak eta eskolako irakasleak. Berak hau argi utzi nahi du, nolabait errealitatea zein den azaldu nahi du. Bere ustez hau kontutan hartzea ezinbestekoa da.
Jarraian, zentroko euskararen erabilerarekin oso kezkatuta dagoela azaldu du.
Bilera amaitzear dagoela, Nereak Bizikidetza Plana eta pasatako galdegaiak eskatzen ditu, lanean jarri ahal izateko.
Emailak trukatzen ditugu, Nereak plangintza diseinatzean guztioi bidaltzeko gelditu da, aurrekontuarekin batera. Otsailaren bukaerarako.
19:00ak dira eta bilera amaitutzat eman dugu.
Jarraian Guraso Elkarteko kideak bildu gara gauza batzuk komentatzeko baitaude.
  • Bizikidetza gaia L.H.n (Bordari) lantzen hastea oso interesgarria ikusten dugu. Bertara joan eta zertan ari garen azaltzea pentsatu dugu.
*Guraso elkarteko kideek, galdegaia berriro beteko dugula erabakiko dugu. Abiapunturen bat izate aldera.
  • Diru kontuak: aurtengo kontuak eginak daude. Idoiak Kutxarekin hitz egitea lortu duela azaltzen digu. Hainbat tramite direla eta (domizializazioa)  kobratzen dituzten komisioak erdira jaistea lortu duela. Datorren hilabetetik aurrera aplikatzen hasiko dira.Berri ona!
  • Eskola kirola: esku baloian apuntatuta zeuden bi ikasleetatik, batek bakarrik jarraitzen du, besteak baja eman du.
  • Guraso batek aurkeztutako kezka: hainbat ikasgaietan, ohikoa izaten da irakasleak esandako liburuak ikasleek irakurri beharra. Guraso honek liburu horietako batzuk irakurri izan ditu, beti ere, liburu horrek ze gaia jorratzen duen ezagutzeagatik. Irakurri duen azkenak arreta deitu dio jorratzen dituen gaiak direla eta. Bere kezka da gai horiek, irakurri ondoren, landu egiten diren ala ez. Kasu honetan berak argi du horrelako gai batek lanketa berezia merezi duela.
Guraso elkartean, liburua irakurriko dugula erabaki dugu, gaia ongi ezagutzeko. Irakurritakoan, ze bide jorratu adostuko genuke.

*Datorren bilera, martxoaren 9an, arratsaldeko 17: 30etan.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina