2016/01/11

Abenduko akta



GURASO ELKARTEA BILERA
Eguna: 2015/ 12/ 9
Partaideak: Idoia, Pablo, Lupe eta Kotte. Gainontzekoak ezin zutela etorri abisatu dute.
Gaiak:
-       Diru kontuak Idoia eta Silvia, Jesus mari eta Kristinarekin (institutuko diru zainak), bildu dira hainbat gai komentatzeko.
ikasle bakoitzak14,00 euro jartzen ditu, banaketa honako hau da: 2,00 euro teknologia mintegirako, 5,00 euro materialerako, 5,00 euro irteerentzat eta 2,00 euro Guraso Elkartearentzat.
Komisioak direla eta, kutxarekin hitz egiteko geratu dira, kontu honekin urtero diru asko joaten da eta ea honi irtenbideren bat ematen zaion. Beste entitateekin hitz egiteko momentu ona dela ikusi dute. Asmoa lehenengo kutxakoekin hitz egitea eta gero ikusi. Argitu beharra komisio horiek ze kontzeptuetan kobratzen diren.
Institutuko arduradunek, Eusko Jaurlaritzatik lau partidetatik dirua jasotzen dutela azaldu dute. Ez dela nahikoa ere aipatu dute, diru asko joaten zaiela hainbat gauzetan.
-       Egitasmoak:
-       Bizikidetza gaia berrartu. Prozesu bat ireki, plangintza bat egin. Profesional bat zein izan daitekeen pentsatzen hasi behar dugu.
-       Galdegaiak berreskuratu, ez dakigu nork dituen, eta aztertu. Iraileko bileran gai honi buruz aritu ginen, ideia berreskuratu. Zentroarekin ere koordinatzea beharrezkotzat jotzen dugu. Gorkarekin hitz egin eta denon artean hau martxan jarri. Pablo gelditu da Gorkarekin hitz egiteko. Ximoni gogorarazi ea galdegai horien berririk duen.

-       Ikasle, irakasle eta gurasoak elkarrekin konpartitzeko zerbait diseinatu. Garrantzitsua ikusten dugu ikasleen interesak jasotzea eta hortik abiatzea. Zer gustatuko litzaieke?
Datorren astean kontseiluko bilera dagoela aprobetxatu gai honi buruz ere hitz egiteko. Bertan ikasle batzuk egongo direnez, galdetzeko aprobetxatu ea zer dioten. Aloñari eskatuko diogu hau ere gai zerrendan sartzea.
Momentuan, ikasturtearen bukaeran eskolan jai bat egitea bururatu zaigu, denok elkarrekin eta denon parte hartzea sustatuko duen zerbait antolatzea alegia.
-       Gurasoei zuzenduta zerbait antolatu. Interesgarria ikusten dugu egitasmo bat antolatzea. Nola egin jendea erakartzeko?. Betiko galderaren inguruan aritu gara.


*Datorren bilera: urtarrilak 13an, asteazkena, arratsaldeko
17:30 etan.

Gai ordena:
-  Bizikidetza. Gorkari bilera honetara etortzeko eskatuko diogu.
- Kurtso bukaeran zerbait egin .
- Diru kontuak.
- Gurasoekin zerbait antolatu






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina