2015/12/08

Guraso Elkarteko Bilera



GURASO ELKARTEA BILERA.                          

Eguna: 2015/ 11/18

Partaideak: Gorka Obeso, Pilar, Idoia, Silvia, Leire, Pablo, Ihintza, Ximon eta Kotte.

Gaiak:

 Ikuskariarekin bilera. Pablok kontatzen digu bertan esandakoa. Bera eta hiru guraso (hiru ama) joan ziren bilera horretara. 
Bilera emankorra suertatu zen. 

Liburutegiaren berrikuntza. Gorkak dagoeneko hasita daudela komentatu du. 5-6 irakasle bertan daude. Lehenengo fasea, liburutegia hustea da. Bigarren faserako ikasle zein gurasoei laguntza eskatuko dute.

-       Hondarribiko liburutegiaren arduradunarekin hitz egin dute eta prest agertu da laguntzeko. Gorka badoa.

-       Diru zaintza: Idoiak eta Silviak hartzen dute honen ardura. Hartzen duten momentu honetan saldoa  9557,59 eurokoa da.
Idoiak eta Silviak, institutuko diru zaintza daramatenekin, bilera bat egingo dute. Bertan hainbat gai lantzeko: ikasleen kuotaren banaketa, eskolak ze partea, guraso elkarteak ze partea, nola kudeatu, nola antolatu, hobeto badaiteke, nola hobetu?,  itzulketen trataera …

-       Institutuak antolatutako jarduerei, Guraso Elkartearen aldetik laguntza ekonomikoa. Orain arte bezala jarraitzea erabaki dugu, hainbat jarduerei laguntza ematen alegia.

Datorren bilera: abenduaren 16an, arratsaldeko 17:30etan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat