GURASO ELKARTEA BILERA.
Eguna:
2015/ 11/18
Partaideak:
Gorka Obeso, Pilar, Idoia, Silvia, Leire, Pablo, Ihintza,
Ximon eta Kotte.
Gaiak:
Ikuskariarekin bilera.
Pablok kontatzen digu
bertan esandakoa. Bera eta hiru guraso (hiru ama) joan ziren bilera horretara.
Bilera emankorra suertatu zen. Liburutegiaren berrikuntza. Gorkak dagoeneko hasita daudela komentatu du. 5-6 irakasle bertan daude. Lehenengo fasea, liburutegia hustea da. Bigarren faserako ikasle zein gurasoei laguntza eskatuko dute.
- Hondarribiko
liburutegiaren arduradunarekin hitz egin dute eta prest agertu da laguntzeko.
Gorka badoa.
- Diru zaintza: Idoiak
eta Silviak hartzen dute honen ardura. Hartzen duten momentu honetan
saldoa 9557,59 eurokoa da.
Idoiak eta Silviak,
institutuko diru zaintza daramatenekin, bilera bat egingo dute. Bertan hainbat
gai lantzeko: ikasleen kuotaren banaketa, eskolak ze partea, guraso elkarteak
ze partea, nola kudeatu, nola antolatu, hobeto badaiteke, nola hobetu?, itzulketen trataera …
- Institutuak antolatutako
jarduerei, Guraso Elkartearen aldetik laguntza ekonomikoa. Orain
arte bezala jarraitzea erabaki dugu, hainbat jarduerei laguntza ematen alegia.
Datorren bilera: abenduaren 16an, arratsaldeko
17:30etan.