2015/05/03

GURASO ELKARTEAREN BILERA

GURASO ELKARTEAREN BILERA

EGUNA: 2015/ 04/29

PARTAIDEAK: Silvia, Kote, Arantza, Leire, Pablo, Mari Jose, Pilar, Xabi eta Eli
Abisatu dute ezin dutela: Kottek, Ximonek eta Ihintzak


AZTERTUTAKO GAIAK:

BIDEGORRIA
Gorka Obesok adierazten du 400 bat sinadura jaso dituztela institutuan eta idazki bat prestatu dutela alderdi politiko ezberdinei bidaltzeko. Datozen egunotan egingo dute.


BIZIKIDETZA:
Apirilaren 15ean egin zen bilera monografikoa GEko eta Institutuko arduradunen artean. Bertan egon direnek emankorratzat eta interesgarritzat jo dute bilera. Lehenengo akordioa izan zen ikasle, irakasle eta gurasoen iritzia jasotzea zentroko bizikidetzarekiko, galdetegi bat pasata eta hainbat topaketa antolatuta.
Gorka Obesok dakartza irakasleek proposatutako bi galdetegi ereduak, GEkook aztertzeko eta lehenbailehen gure ekarpenak egiteko. Horren ostean, Gorkak bilera uzten du.
Luze eztabaidatzen ditugu gai ezberdinak: galdetegia denoi pasa ala ez, haren edukia eta egitura. Azkenean adosten dugu:
Galdetegiaren edukia: sarrera bat, bizikidetzaren definizioarekin bat datozen ala ez, bizikidetzaren garrantzia, nola ikusten duten harremana ikasleen artean, ikasle-irakasleak, guraso-irakasleak (horretarako, 2008ko Bizikidetza plangintzaren 55-56 orrialdetako itemak erabiliko ditugu eta galdetuko ditugu indarguneak eta hobetzeko aldeak). Pablori eskatzen zaio proposamen bat aurkezteko.
Zeini galdetu: Guraso guztioi bidaliko diegu eta hausnarketarako bilerara etortzeko gonbidapena egingo diegu. Egun horretarako dinamika bat antolatu beharko dugu.



GURASO ELKARTEA, LOGOA:
Kotek eta Silviak adierazten dute Institutuaren deialdia atarian jarri dutela eta proposamenak aurkezteko epea maitzaren 15ean bukatzen dela. Atzematen da jende asko ez dela enteratu. Silviak eta Kotek begiratuko dute informazio eza konpontzeko bidea zentroren laguntzaz.


WEB ORRIA:
Taialako web orrian zerbait aldatu dute, baina Gurasoen Aldea oraindik izkutatu samar geratzen da. Kotek gurasoen bloga, facebook orria eta twitter sortu ditu. Norbait gai bada edukiak igotzeko, berak pasahitzak emango dizkio.


GURASOON ASANBLADA
Asanblada maiatzak 28an egitea erabaki dugu, arratsaldeko 18:00 etan, honako eduki honekin:
* Talde berriaren aurkezpena
* Urteko ekintzak (eskolaz kanpoko ekintzak, ingeleseko liburuak, LOMCEko hitzaldia, logo berria, bizikidetza, ordezkaritza batzordeetan)
* Urteko kontuak (soberakinari emandako erabilpena)
* Karguen berriketa (Aranek, Xabik, Elik eta Marijosek uzten dute; Silvia eta Kote prest daude diruzaintzaz arduratzeko).
Saiatuko gara aurkezpen ahalik eta partekatuena egiten, bakoitzak eramandako gaien araberakoa. Pablok bidaliko du banaketaren proposamena.


ARAZOAK IRAKASLE BATEKIN
Kotek azaltzen duenez eta gutako beste batzuk berresten dutenez, arazo asko sortu dira irakasle baten jarrera zorrotzarekin, eta orain arte jorratutako bideak ez dira eraginkorrak izan liskarra konpontzeko. Pabloren bidez galdetuko diogu zuzendariari eza Guraso Elkarte gisa zerbait egin dezakegun horren alde bultzatzeko.




ELKARTRUKEA
Kotek proposatzen du eta denok ados gaude elkartruketara joandako irakasleei (eta antolakuntzan lan egin dutenei) gurasoon eskertza formala eta pertsonalizatua egin behar diegula, idazki baten bidez.

Bi gai potolo ditugula ikusita: bizikidetzaren galdetegia eta asanbladaren antolakuntza, geratzen gara berriro elkartzeko maiatzaren 20an 17:30ean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina