2015/04/13

MARTXOKO GURASO ELKARTEAREN BILERA

EGUNA: 2015/ 03/ 11
PARTAIDEAK: Silvia, Kote, Arantza, Leire, Pablo, Mari Jose eta Kotte.
Ihintza, Pilar, Xabi, Simon eta Eli ez dira etorri.

AZTERTUTAKO GAIAK:

GURASO ELKARTEA, LOGOA: Saria zein izan daitekeen aztertu ondoren, 250,00 euroko Fnac-en erabiltzeko ondo dagoela adosten dugu.
Logoa aukeratzeko epai mahaian nortzuk egongo dira:
Ikasle ohiak: Gaizka Diaz, Naiara Goikoetxea eta Joseba Ponce da ere atera den izen bat. Institutuko bi irakasle. Profesional bat, Manu edo Judas eta Guraso elkarteko Silvia eta Xabi.
Web orrian oinarriak zintzilikatuko ditugu martxoak 20rako. Tutoreek ere gelan esatea komenigarria ikusten dugu.

WEB ORRIA: Gurasoen pestaña kudeatzeko baimenak baditugu. Blog batera joan eta guk kudeatuko dugu. Joseba Larretxeak honi hasiera eman behar dio.
Bloga sortzeko zein helbidea izan daiteke aztertu dugu. Aukera bat talaiabhigurasoak@gmail.com litzateke.
Hau egin behar dela eta, Groups egiten berriro saiatuko gara.

BATXILERGO TALDEETAN PROIEKTOREA:  1. Batxilergo hiru gela dira eta 2. Batxilergoan bi gela. Azken hauetan obrak behar dituztela eta, momentuz bertan behera geratuko da.
Dugun diruarekin lau ordainduko genituzke, bosgarrena eskolari ordaintzeko proposamena luzatuko diogu.
Hiru ekipo eskatuko ditugu, bakoitzak 2.000 mila euro balio ditu. Jesuseri bidaliko diogu eta eurek kudeatzea da ideia.


Bi aukera ordainketa egiteko: Faktura gure izenean jarri justifikatzeko edo guk zentroari dirua ematea beraiek eros dezatela. Pablo Baikaran galdetu duela ea bietatik zein den hoberena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat