2015/04/13

BIZIKIDETZAKO PLANARIZ BURUZ IZANDAKO BILERAREN INFORMAZIOA

BIZIKIDETZAKO PLANARIZ BURUZ IZANDAKO BILERAREN INFORMAZIOA

Partaideak: Kote, Majoxe, Pilartxo, Leire eta Pablo.
 Zuzendaritza taldetik; Aloña, Kristina, Gorka eta Jesús Mari.
 Ez dugu aktarik egin baina laburpen moduan:

  • Institutuak egin zuen Bizikidetza Plangintza bat 2007-2008 ikasturtean. Plangintza horren txostena paperean utzi digute baina ez du inork irakurri oraindik, ez guk ezta beraiek ere.

  • Aurten zuzendaritza talde berriak lan itzela dauka dena antolatzeko, eta gai honi ez zaio ailegatu txanda oraindik. Egin duten bakarra izan zen arautegia eguneratzea eta Organo Gorenean aurkeztu ekarpenak jasotzeko eta onartzeko.

  • Dena den, hainbat gauza interesgarriri ekin diote, esaterako,

    •  “Ikasleen zirkuluak” abian jarri dituzte 1. eta 2. DBHn. Ikasle bolontario eta aukeratutako talde txiki bati gatazken kudeaketari buruzko prestakuntza ematen zaie eta gero beraiek, aholkulariaren eta Gorkaren laguntzarekin, klase orduetatik kanpo atzematen dituzten arazoetan eta gatazketan eskuhartzen dute irteera egokia eman nahian. Orain arteko ibilbide motza oso positibotzat jotzen dute.
    • Bullyngari eta sare sozialak eta intimitatearen erabilerari buruz ere hitzaldiak programatu dituzte ertzantzaren laguntzarekin, eta konektatuta daude herri mailan guraso eta helduontzat udalak antolatu behar dituen beste ekintzekin. Azken hauen berri emango digute datak adosten direnean.

  •  Guraso Elkartetik honako hau esan diegu:
    • Gure kezka eta interesa bizikidetza errespetutsu eta positibo bat lortzeko zentro mailan; eta horretarako, gure ustez, ikasleen iritzia eta  inplikazioa ezinbestekoak direla; baita irakasleena eta gurasoena ere.
    • Prest gaudela hausnarketa prozesu batean parte hartzeko eta lan egiteko, aipatutako Institutuko beste talde horiekin batera.
    • Zuzendaritzakoek dioten moduan, garrantzitsuena da abian jartzea proposamen xume eta eraginkorrekin, eta hori lortzeko ez dugu behar plangintza tekniko mardulik.
 Asko hitz egin dugu eta ados geunden bizikidetza jorratzen hasteko beharra eta aukera dagoela Talaian. Konpromiso jakin hauetara iritsi gara:
 1º Pablo Garcíak 2007-2008 Bizikidetza Plangintzaren Txostena digitalizatu eta pdf bidaliko digu zuzendaritza taldekoei eta gurasooi.
 2º Ikasturtea bukatu baino lehen, bilera zabal bat egingo dugu irakasle, ikasle eta Guraso Elkarteko jendearekin Bizikidetza inguruan ditugun nahiak, kezkak eta proposamenak partekatzeko. Topaketa horretan oinarriak jarri nahi ditugu datorren ikasturtean bultzada bat emateko gaiari.
 3º Apirilaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean bilduko gara gaur deituta geundenok bilera zabal horren gidoia prestatzeko eta aldez aurretik partaideei eskatuko dieguna pentsatuta eramateko.
Pablo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina