2015/03/23

Hondarribiko Talaia BHI Gurasoen Elkartearen Logotipoaren Lehiaketaren Oinarriak




XEDEA: Hondarribiko Talaia BHI Gurasoen Elkartearen logotipoaren diseinua.

PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Talaia institutuan matrikulatutako ikasleek bakarrik hartu dezakete parte. Parte-hartzea banaka edo taldeka izan daiteke eta gehienez hiru lan aurkeztu daitezke.

GAIA: Logoaren gaia Talaia BHI Gurasoen Elkartea.

FORMATUA

  • Paperean: DIN A4
  • Digitalean: Cd batean, TIFF edo PDF artxibotan
EPEA: Lanak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 15ean bukatuko da, biak barne.

AURKEZPENA: Lanak, Talaia BHI Institutuko idazkaritzan lehiaketarako espreski jarriko den buzoi batean utziko dira. Lan bakoitzeko bi sobre  aurkeztuko dira A eta B, bien azalean  proposamenaren izenburua idatzi beharko delarik. A sobrearen barnean proposamena aurkeztuko da eta B sobrean egileen datuak: izen-abizenak eta telefonoa.

SARIA: 250€-ko balea FNAC-en gastatzeko.

EPAIMAHAIA ETA EBAZPENA: Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute: institutuko bi ikasle, Gurasoen Elkartearen bi kide  eta diseinuaren munduko hiru profesional (horietako bi institutuko ikasle ohiak izango dira). Epaimahaia, lanak aurkezteko epea amaitu ondoren elkartuko da, puntu gehien dituen diseinua zein den zehaztuz. Epaia ezin izango da apelatu. Epaimahaiak lehiaketa hutsik uztea erabaki dezake, aurkeztutako diseinuek espero den kalitate maila ez badute lortzen. Epaimahaiaren erabakia hautatutako proposamenaren egileari jakinaraziko zaio B sobrean adierazitako telefono zenbakiaren bidez. Horrez gain, Talaia BHI institutuko web orriaren bidez ere lan irabazlearen berri emango da 2015eko maiatzaren 30etik aurrera.

BALORAZIO IRIZPIDEAK: Irabazlea hautatzeko erabakigarriak izango dira logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak, irudikatzeko eta komunikatzeko duen ahalmena eta euskarri desberdinetan aplikatua izateko aukera.

JABETZA INTELEKTUALA: Hautatutako diseinuaren egileak, edo egileek, Talaia Gurasoen Elkarteari lagatzen dizkiote ustiapen eskubideak, esklusiban eta denbora mugarik gabe. Eskubide horien barnean jasotzen dira, logotipoa eraldatzeko, inprimatzeko eta edozein euskarri zein prozeduren bidez argitara emateko eskubidea, Elkarteari egoki deritzon bezainbat alditan.


OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzen duen orok, oinarri hauek ezagutzen dituela eta osoki onartzen dituela adierazten du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat