2015/03/25
2015/03/24
Ikasle italiarren bisita prestatzeko bilera
Eguna: Martxoaren 25
Ordua: 17:00
Lekua: Instituko liburutegia
Ordua: 17:00
Lekua: Instituko liburutegia
Bizikidetzaren gaiari buruzko bilera monografikoa.
Martxoaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean
- Plangintza formalaren ardatzak eta edukia ezagutzeko
- Bizikidetza arloan ze lan egiten ari den ikasturte honetan Institutua.
- Zertan lagundu edo nola konektatu dezakegun Guraso Elkartetik gai horretan aurreratzeko
2015/03/23
Hondarribiko Talaia BHI Gurasoen Elkartearen Logotipoaren Lehiaketaren Oinarriak
XEDEA: Hondarribiko Talaia BHI Gurasoen Elkartearen
logotipoaren diseinua.
PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Talaia
institutuan matrikulatutako ikasleek bakarrik hartu dezakete parte. Parte-hartzea
banaka edo taldeka izan daiteke eta gehienez hiru lan aurkeztu daitezke.
GAIA: Logoaren gaia Talaia BHI Gurasoen Elkartea.
FORMATUA:
- Paperean: DIN A4
- Digitalean: Cd batean, TIFF edo PDF artxibotan
EPEA: Lanak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 20an hasi
eta maiatzaren 15ean bukatuko da, biak barne.
AURKEZPENA: Lanak, Talaia BHI Institutuko
idazkaritzan lehiaketarako espreski jarriko den buzoi batean utziko dira. Lan
bakoitzeko bi sobre aurkeztuko dira A
eta B, bien azalean proposamenaren
izenburua idatzi beharko delarik. A sobrearen barnean proposamena aurkeztuko da
eta B sobrean egileen datuak: izen-abizenak eta telefonoa.
SARIA: 250€-ko balea FNAC-en gastatzeko.
EPAIMAHAIA
ETA EBAZPENA: Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute: institutuko bi ikasle, Gurasoen
Elkartearen bi kide eta diseinuaren
munduko hiru profesional (horietako bi institutuko ikasle ohiak izango dira).
Epaimahaia, lanak aurkezteko epea amaitu ondoren elkartuko da, puntu gehien
dituen diseinua zein den zehaztuz. Epaia ezin izango da apelatu. Epaimahaiak
lehiaketa hutsik uztea erabaki dezake, aurkeztutako diseinuek espero den
kalitate maila ez badute lortzen. Epaimahaiaren erabakia hautatutako
proposamenaren egileari jakinaraziko zaio B sobrean adierazitako telefono
zenbakiaren bidez. Horrez gain, Talaia BHI institutuko web orriaren bidez ere
lan irabazlearen berri emango da 2015eko maiatzaren 30etik aurrera.
BALORAZIO
IRIZPIDEAK: Irabazlea
hautatzeko erabakigarriak izango dira logotipoaren balio artistiko eta
sinbolikoak, irudikatzeko eta komunikatzeko duen ahalmena eta euskarri
desberdinetan aplikatua izateko aukera.
JABETZA
INTELEKTUALA: Hautatutako diseinuaren egileak, edo egileek, Talaia Gurasoen Elkarteari
lagatzen dizkiote ustiapen eskubideak, esklusiban eta denbora mugarik gabe.
Eskubide horien barnean jasotzen dira, logotipoa eraldatzeko, inprimatzeko eta
edozein euskarri zein prozeduren bidez argitara emateko eskubidea, Elkarteari
egoki deritzon bezainbat alditan.
OINARRIAK
ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzen duen orok, oinarri hauek ezagutzen
dituela eta osoki onartzen dituela adierazten du.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)