2015/12/08

Guraso Elkarteko Bilera



GURASO ELKARTEA BILERA.                          

Eguna: 2015/ 11/18

Partaideak: Gorka Obeso, Pilar, Idoia, Silvia, Leire, Pablo, Ihintza, Ximon eta Kotte.

Gaiak:

 Ikuskariarekin bilera. Pablok kontatzen digu bertan esandakoa. Bera eta hiru guraso (hiru ama) joan ziren bilera horretara. 
Bilera emankorra suertatu zen. 

Liburutegiaren berrikuntza. Gorkak dagoeneko hasita daudela komentatu du. 5-6 irakasle bertan daude. Lehenengo fasea, liburutegia hustea da. Bigarren faserako ikasle zein gurasoei laguntza eskatuko dute.

-       Hondarribiko liburutegiaren arduradunarekin hitz egin dute eta prest agertu da laguntzeko. Gorka badoa.

-       Diru zaintza: Idoiak eta Silviak hartzen dute honen ardura. Hartzen duten momentu honetan saldoa  9557,59 eurokoa da.
Idoiak eta Silviak, institutuko diru zaintza daramatenekin, bilera bat egingo dute. Bertan hainbat gai lantzeko: ikasleen kuotaren banaketa, eskolak ze partea, guraso elkarteak ze partea, nola kudeatu, nola antolatu, hobeto badaiteke, nola hobetu?,  itzulketen trataera …

-       Institutuak antolatutako jarduerei, Guraso Elkartearen aldetik laguntza ekonomikoa. Orain arte bezala jarraitzea erabaki dugu, hainbat jarduerei laguntza ematen alegia.

Datorren bilera: abenduaren 16an, arratsaldeko 17:30etan.

Guraso Elkarteko Bilera



GURASO ELKARTEA BILERA        Eguna: 2015/10/21

Partaideak:  Guraso Elkartetik Pablo, Arantza, Leire, Ximon, Silvia, Idoia (kide berria) eta Kotte. Ihintzak eta Pilarrek ezin dutela etorri abisatu dute.

Guraso elkarteko kide berriari, Idoiari, ongi etorria eman eta gero, bilerarekin jarraitzen dugu. Gurekin Gorka gelditu da hainbat gauza gurekin komentatu nahi baititu.
 
-       Irteeretako diru kontuak.
-       Autobuseko txartela. Autobusean 55 plaza daude eta 40 besterik ez dira betetzen. Gelditzen diren 15 horiek aprobetxatzea egokia delakoan, ea nola egingo genukeen, ze irizpideak jarri, honen inguruan aritu gara. Autobusa  1. eta 2. DBHko ikasleei dagokie.

-       Bide lagun proiektua, 1. Edo 2. Batxilergoko ikasleak edo ikasle ohiak etortzea, laguntza behar dutenei laguntza ematera, momentuz geldirik dago.

-       Liburutegiaren berriketa, kultur gune bihurtu nahi da. Gai hau esku artean darabiltela eta galduta dabiltzala, gurasoen eta ikasleen inplikazioa ere eskatu nahi dute. Ikasleen interesak entzun eta jaso. Dena hustu behar da. Hau aurrera eramateko dirua behar izanez gero, guraso elkartearekin pentsatu dutela azaltzen digu. Liburuen mailegurik ez dago, ondo legoke hau martxan jartzea eta, honen ardura ikasleei ematea, hau da bururatu zaigun aukera bat.

Aloñak, aurten Hezkuntza Proiektua errebisatu behar dela, eta komunitateak parte hartu behar duela komentatzen du.
Gorka eta Aloña badoaz.

Guraso Elkartetik atera diren gaiak:

-       Organo Goreneko guraso berriak behar dira. Izenak ematen ditugu.

-       Testu liburuak: koste handia izan dute, hau dela eta liburu horiek berrerabiltzea interesgarria ikusten dugu. Guraso batzuk ere ea liburu horiek zirkulatzea posible litzatekeen galdetu omen dute.Betiko azoka antolatzea, azoka birtuala ,… hauen inguruan aritu gara. Momentuz idatzi bat egin eta web orrian zintzilikatzea aproposa ikusten dugu, ea zenbat guraso erantzuten duten eta honen arabera zer egin erabaki.

-       Hemendik aurrera idoia eta Silvia izango dira diruzain berriak. Bilera bat egiteko gelditu dira Silvia, Idoia,Pablo eta Arantza.    


*Hurrengo bilera azaroak 18an, arratsaldeko 17:30etan.




2015/05/31

LOGO LEHIAKETAREN EMAITZA



Joan den ostegunean, maiatzak 28, Gurasoen Elkarteak antolatutako logo lehiaketaren epaimahaia bildu zen Institutoan. Aurkeztutako lanak aztertu ondoren Helene Gebarak egindako "Bihotzak" lana erabaki zuten saritzea. Saria 250€-ko balea FNAC-en gastatzeko datza. Epaimahaia honako kide hauek osatu dute: institutuko bi ikasle, Gurasoen Elkartearen bi kide eta diseinuaren munduko hiru profesional, (horietako bi institutuko ikasle ohiak izango dira).
Bejoindiola gure irabazleari eta mila esker parte hartu duten guztiei.
Epai-mahaiako partaideak

2015/05/25

ARBELA ELEKTRONIKOAK

Gurasoen Elkarteak  arbela elektronikoen erosketa eta instalazioa finantziatu du. Hilabete honetan bukatu dute lana.
Hiru izan dira jarri diren aparatoak eta Batx 1A,Batx1B eta Batx 1C geletan kokatu dira.
Proiektorearen marka eta modeloa Epson 595Wi da.
Hiru proiketoreen balioa 6096,75koa da,materiala,instalazioa eta BEZ barne.
NCS  enpresak egin du lana








2015/05/24

LOGO LEHIAKETA


Buzoia zabaltzen
Joan den maiatzaren 15ean logo lehiaketara lanak aurkezteko epea bikatu zen. Partehartzea oso oso ona izan eta, 27 lan aurkeztu baitira. Datorren ostegunean, maiatzak 28, epai-mahaia bilduko da eta  30erako emaitza publiko egingo da, blog honetan. Sorte on partaide guztiei!

2015/05/17

DEBERES, ¿RUTINA NECESARIA O CONDENA?

Una madre recoge más de 100.000 firmas en apoyo de su iniciativa crítica con el tiempo excesivo y la escasa utilidad de las tareas escolares en casa.
Qué tipo de deberes son los adecuados para el aprendizaje?
 Interesante artículo de el diario "El País"

2015/05/15

BAIKARAREN ESKUALDE BILERETARAKO INFORMAZIOA

 Zuzendaritza Batzordeak Guraso Elkarteekin harreman hurbilagoak nahi dituela eta, 2015eko Maiatzean Gipuzkoa lurraldeko bederatzi herrietan eskualdeko batzarrak egingo direla esan nahi dizuegu.
  “  BIDASOA” eskualdean ospatuko den bilera:
  • Eguna: maiatzak  19, ASTEARTEA
  • Ordua: arratsaldeko 6.30etan
  • Tokia:  DUMBOA  LHI Ikastetxean  - IRUN
 Hauek izango dira aztergaiak:
1. HEZIBERRI 2020 egitasmoa:  curriculuma zehazteko dekretu berriak.
2. “Balore etiko eta sozialak” irakasgaiari buruzko  Eskola Kontseiluetan adosteko proposamena.
3.   Eskola garraioaren egoera.
4.   Ikasle etorkinen eskolatzea eta Guraso Elkarteen kezkak.
5.   Euskal Eskola Publikoaren jaiak.
6.   Beste gai batzuk.
7.   Galde-eskeak.

Bilerarako informazioa


2015/05/03

GURASO ELKARTEAREN BILERA

GURASO ELKARTEAREN BILERA

EGUNA: 2015/ 04/29

PARTAIDEAK: Silvia, Kote, Arantza, Leire, Pablo, Mari Jose, Pilar, Xabi eta Eli
Abisatu dute ezin dutela: Kottek, Ximonek eta Ihintzak


AZTERTUTAKO GAIAK:

BIDEGORRIA
Gorka Obesok adierazten du 400 bat sinadura jaso dituztela institutuan eta idazki bat prestatu dutela alderdi politiko ezberdinei bidaltzeko. Datozen egunotan egingo dute.


BIZIKIDETZA:
Apirilaren 15ean egin zen bilera monografikoa GEko eta Institutuko arduradunen artean. Bertan egon direnek emankorratzat eta interesgarritzat jo dute bilera. Lehenengo akordioa izan zen ikasle, irakasle eta gurasoen iritzia jasotzea zentroko bizikidetzarekiko, galdetegi bat pasata eta hainbat topaketa antolatuta.
Gorka Obesok dakartza irakasleek proposatutako bi galdetegi ereduak, GEkook aztertzeko eta lehenbailehen gure ekarpenak egiteko. Horren ostean, Gorkak bilera uzten du.
Luze eztabaidatzen ditugu gai ezberdinak: galdetegia denoi pasa ala ez, haren edukia eta egitura. Azkenean adosten dugu:
Galdetegiaren edukia: sarrera bat, bizikidetzaren definizioarekin bat datozen ala ez, bizikidetzaren garrantzia, nola ikusten duten harremana ikasleen artean, ikasle-irakasleak, guraso-irakasleak (horretarako, 2008ko Bizikidetza plangintzaren 55-56 orrialdetako itemak erabiliko ditugu eta galdetuko ditugu indarguneak eta hobetzeko aldeak). Pablori eskatzen zaio proposamen bat aurkezteko.
Zeini galdetu: Guraso guztioi bidaliko diegu eta hausnarketarako bilerara etortzeko gonbidapena egingo diegu. Egun horretarako dinamika bat antolatu beharko dugu.



GURASO ELKARTEA, LOGOA:
Kotek eta Silviak adierazten dute Institutuaren deialdia atarian jarri dutela eta proposamenak aurkezteko epea maitzaren 15ean bukatzen dela. Atzematen da jende asko ez dela enteratu. Silviak eta Kotek begiratuko dute informazio eza konpontzeko bidea zentroren laguntzaz.


WEB ORRIA:
Taialako web orrian zerbait aldatu dute, baina Gurasoen Aldea oraindik izkutatu samar geratzen da. Kotek gurasoen bloga, facebook orria eta twitter sortu ditu. Norbait gai bada edukiak igotzeko, berak pasahitzak emango dizkio.


GURASOON ASANBLADA
Asanblada maiatzak 28an egitea erabaki dugu, arratsaldeko 18:00 etan, honako eduki honekin:
* Talde berriaren aurkezpena
* Urteko ekintzak (eskolaz kanpoko ekintzak, ingeleseko liburuak, LOMCEko hitzaldia, logo berria, bizikidetza, ordezkaritza batzordeetan)
* Urteko kontuak (soberakinari emandako erabilpena)
* Karguen berriketa (Aranek, Xabik, Elik eta Marijosek uzten dute; Silvia eta Kote prest daude diruzaintzaz arduratzeko).
Saiatuko gara aurkezpen ahalik eta partekatuena egiten, bakoitzak eramandako gaien araberakoa. Pablok bidaliko du banaketaren proposamena.


ARAZOAK IRAKASLE BATEKIN
Kotek azaltzen duenez eta gutako beste batzuk berresten dutenez, arazo asko sortu dira irakasle baten jarrera zorrotzarekin, eta orain arte jorratutako bideak ez dira eraginkorrak izan liskarra konpontzeko. Pabloren bidez galdetuko diogu zuzendariari eza Guraso Elkarte gisa zerbait egin dezakegun horren alde bultzatzeko.




ELKARTRUKEA
Kotek proposatzen du eta denok ados gaude elkartruketara joandako irakasleei (eta antolakuntzan lan egin dutenei) gurasoon eskertza formala eta pertsonalizatua egin behar diegula, idazki baten bidez.

Bi gai potolo ditugula ikusita: bizikidetzaren galdetegia eta asanbladaren antolakuntza, geratzen gara berriro elkartzeko maiatzaren 20an 17:30ean

2015/04/26

IKASLE ITALIARREN AGURRA

Atzo goizeko 9tan, Hondarribian izan diren ikasle italiarrak bere etxera itzuli ziren. Aste bete pasa dute gure artean, bertako kultura eta inguruak ezagutzen. Gure etxeetan edukitzea plazer bat izan da.
Elkartetik eskerrak beroenak  eman nahi dizkiegu jardura hau antolatzen duten irakaslei (Luis, Josune, Gorka eta Pilar), bere eskuzabaltasunagatik.
Ondo joan!


2015/04/13

BIZIKIDETZA PLANARI BURUZKO BILERA

Geratu ginen bezala, asteazken honetako bileran (apirilaren 15ean, arratsaldeko 17:30 geratu ginen) prestatuko dugu bizikidetzari buruzko beste bilera zabalago hori egiteko gidoia. 

MARTXOKO GURASO ELKARTEAREN BILERA

EGUNA: 2015/ 03/ 11
PARTAIDEAK: Silvia, Kote, Arantza, Leire, Pablo, Mari Jose eta Kotte.
Ihintza, Pilar, Xabi, Simon eta Eli ez dira etorri.

AZTERTUTAKO GAIAK:

GURASO ELKARTEA, LOGOA: Saria zein izan daitekeen aztertu ondoren, 250,00 euroko Fnac-en erabiltzeko ondo dagoela adosten dugu.
Logoa aukeratzeko epai mahaian nortzuk egongo dira:
Ikasle ohiak: Gaizka Diaz, Naiara Goikoetxea eta Joseba Ponce da ere atera den izen bat. Institutuko bi irakasle. Profesional bat, Manu edo Judas eta Guraso elkarteko Silvia eta Xabi.
Web orrian oinarriak zintzilikatuko ditugu martxoak 20rako. Tutoreek ere gelan esatea komenigarria ikusten dugu.

WEB ORRIA: Gurasoen pestaña kudeatzeko baimenak baditugu. Blog batera joan eta guk kudeatuko dugu. Joseba Larretxeak honi hasiera eman behar dio.
Bloga sortzeko zein helbidea izan daiteke aztertu dugu. Aukera bat talaiabhigurasoak@gmail.com litzateke.
Hau egin behar dela eta, Groups egiten berriro saiatuko gara.

BATXILERGO TALDEETAN PROIEKTOREA:  1. Batxilergo hiru gela dira eta 2. Batxilergoan bi gela. Azken hauetan obrak behar dituztela eta, momentuz bertan behera geratuko da.
Dugun diruarekin lau ordainduko genituzke, bosgarrena eskolari ordaintzeko proposamena luzatuko diogu.
Hiru ekipo eskatuko ditugu, bakoitzak 2.000 mila euro balio ditu. Jesuseri bidaliko diogu eta eurek kudeatzea da ideia.


Bi aukera ordainketa egiteko: Faktura gure izenean jarri justifikatzeko edo guk zentroari dirua ematea beraiek eros dezatela. Pablo Baikaran galdetu duela ea bietatik zein den hoberena.

BIZIKIDETZAKO PLANARIZ BURUZ IZANDAKO BILERAREN INFORMAZIOA

BIZIKIDETZAKO PLANARIZ BURUZ IZANDAKO BILERAREN INFORMAZIOA

Partaideak: Kote, Majoxe, Pilartxo, Leire eta Pablo.
 Zuzendaritza taldetik; Aloña, Kristina, Gorka eta Jesús Mari.
 Ez dugu aktarik egin baina laburpen moduan:

  • Institutuak egin zuen Bizikidetza Plangintza bat 2007-2008 ikasturtean. Plangintza horren txostena paperean utzi digute baina ez du inork irakurri oraindik, ez guk ezta beraiek ere.

  • Aurten zuzendaritza talde berriak lan itzela dauka dena antolatzeko, eta gai honi ez zaio ailegatu txanda oraindik. Egin duten bakarra izan zen arautegia eguneratzea eta Organo Gorenean aurkeztu ekarpenak jasotzeko eta onartzeko.

  • Dena den, hainbat gauza interesgarriri ekin diote, esaterako,

    •  “Ikasleen zirkuluak” abian jarri dituzte 1. eta 2. DBHn. Ikasle bolontario eta aukeratutako talde txiki bati gatazken kudeaketari buruzko prestakuntza ematen zaie eta gero beraiek, aholkulariaren eta Gorkaren laguntzarekin, klase orduetatik kanpo atzematen dituzten arazoetan eta gatazketan eskuhartzen dute irteera egokia eman nahian. Orain arteko ibilbide motza oso positibotzat jotzen dute.
    • Bullyngari eta sare sozialak eta intimitatearen erabilerari buruz ere hitzaldiak programatu dituzte ertzantzaren laguntzarekin, eta konektatuta daude herri mailan guraso eta helduontzat udalak antolatu behar dituen beste ekintzekin. Azken hauen berri emango digute datak adosten direnean.

  •  Guraso Elkartetik honako hau esan diegu:
    • Gure kezka eta interesa bizikidetza errespetutsu eta positibo bat lortzeko zentro mailan; eta horretarako, gure ustez, ikasleen iritzia eta  inplikazioa ezinbestekoak direla; baita irakasleena eta gurasoena ere.
    • Prest gaudela hausnarketa prozesu batean parte hartzeko eta lan egiteko, aipatutako Institutuko beste talde horiekin batera.
    • Zuzendaritzakoek dioten moduan, garrantzitsuena da abian jartzea proposamen xume eta eraginkorrekin, eta hori lortzeko ez dugu behar plangintza tekniko mardulik.
 Asko hitz egin dugu eta ados geunden bizikidetza jorratzen hasteko beharra eta aukera dagoela Talaian. Konpromiso jakin hauetara iritsi gara:
 1º Pablo Garcíak 2007-2008 Bizikidetza Plangintzaren Txostena digitalizatu eta pdf bidaliko digu zuzendaritza taldekoei eta gurasooi.
 2º Ikasturtea bukatu baino lehen, bilera zabal bat egingo dugu irakasle, ikasle eta Guraso Elkarteko jendearekin Bizikidetza inguruan ditugun nahiak, kezkak eta proposamenak partekatzeko. Topaketa horretan oinarriak jarri nahi ditugu datorren ikasturtean bultzada bat emateko gaiari.
 3º Apirilaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean bilduko gara gaur deituta geundenok bilera zabal horren gidoia prestatzeko eta aldez aurretik partaideei eskatuko dieguna pentsatuta eramateko.
Pablo

2015/03/24

Ikasle italiarren bisita prestatzeko bilera

Eguna: Martxoaren 25
Ordua: 17:00
Lekua: Instituko liburutegia

Bizikidetzaren gaiari buruzko bilera monografikoa.


Martxoaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean

Plangintza formalaren ardatzak eta edukia ezagutzeko
- Bizikidetza arloan ze lan egiten ari den ikasturte honetan Institutua.
- Zertan lagundu edo nola konektatu dezakegun Guraso Elkartetik gai horretan aurreratzeko

2015/03/23

Hondarribiko Talaia BHI Gurasoen Elkartearen Logotipoaren Lehiaketaren Oinarriak




XEDEA: Hondarribiko Talaia BHI Gurasoen Elkartearen logotipoaren diseinua.

PARTE HARTZAILEAK: Lehiaketa honetan, Talaia institutuan matrikulatutako ikasleek bakarrik hartu dezakete parte. Parte-hartzea banaka edo taldeka izan daiteke eta gehienez hiru lan aurkeztu daitezke.

GAIA: Logoaren gaia Talaia BHI Gurasoen Elkartea.

FORMATUA

  • Paperean: DIN A4
  • Digitalean: Cd batean, TIFF edo PDF artxibotan
EPEA: Lanak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 15ean bukatuko da, biak barne.

AURKEZPENA: Lanak, Talaia BHI Institutuko idazkaritzan lehiaketarako espreski jarriko den buzoi batean utziko dira. Lan bakoitzeko bi sobre  aurkeztuko dira A eta B, bien azalean  proposamenaren izenburua idatzi beharko delarik. A sobrearen barnean proposamena aurkeztuko da eta B sobrean egileen datuak: izen-abizenak eta telefonoa.

SARIA: 250€-ko balea FNAC-en gastatzeko.

EPAIMAHAIA ETA EBAZPENA: Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute: institutuko bi ikasle, Gurasoen Elkartearen bi kide  eta diseinuaren munduko hiru profesional (horietako bi institutuko ikasle ohiak izango dira). Epaimahaia, lanak aurkezteko epea amaitu ondoren elkartuko da, puntu gehien dituen diseinua zein den zehaztuz. Epaia ezin izango da apelatu. Epaimahaiak lehiaketa hutsik uztea erabaki dezake, aurkeztutako diseinuek espero den kalitate maila ez badute lortzen. Epaimahaiaren erabakia hautatutako proposamenaren egileari jakinaraziko zaio B sobrean adierazitako telefono zenbakiaren bidez. Horrez gain, Talaia BHI institutuko web orriaren bidez ere lan irabazlearen berri emango da 2015eko maiatzaren 30etik aurrera.

BALORAZIO IRIZPIDEAK: Irabazlea hautatzeko erabakigarriak izango dira logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak, irudikatzeko eta komunikatzeko duen ahalmena eta euskarri desberdinetan aplikatua izateko aukera.

JABETZA INTELEKTUALA: Hautatutako diseinuaren egileak, edo egileek, Talaia Gurasoen Elkarteari lagatzen dizkiote ustiapen eskubideak, esklusiban eta denbora mugarik gabe. Eskubide horien barnean jasotzen dira, logotipoa eraldatzeko, inprimatzeko eta edozein euskarri zein prozeduren bidez argitara emateko eskubidea, Elkarteari egoki deritzon bezainbat alditan.


OINARRIAK ONARTZEA: Lehiaketa honetan parte hartzen duen orok, oinarri hauek ezagutzen dituela eta osoki onartzen dituela adierazten du.